Partaidetza-prozesuen bitartez egingo diren proiektuak diseinatu, garatu edo ebaluatzeko dirulaguntzak: Eskaera

Irabazi-asmorik gabeko erakundeek edo udalerriko pertsona-taldeek bultzatutako proiektuak diseinatu, garatu edo ebaluatzeko herritarrei irekita bideratzen diren partaidetza-prozesuetatik sortzen diren gastuei aurre egiten laguntzea. Prozesu horiek bat etorri behar dute udal-ildo estrategikoekin.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 9zk. 2026ko urtarrilaren 21a

Gasteizko udalerrian jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta pertsona fisikoak.

  • Helbidea Gasteizko udalerrian izatea, baita jarduera-eremua ere.
  • Pertsona juridikoen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian, edo dena delako Erregistro Publikoan izena emanda egotea.
  • Pertsona fisikoen kasuan, ezinbestekoa izango da gutxienez hiru adindunek osatutako kolektiboa izatea.
  • Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.

(e)tik (e)ra.

  • Pertsona fisikoak: Taldea edo kolektiboa osatzen duten pertsonen nortasun-agiriak, atzerritarren identifikazio-agiriak, pasaportea edo jatorrizko identifikazio-agiriak.
  • Pertsona juridikoak: IFZren fotokopia.
  • Proiektua gidoiaren arabera.
  • Entitate eskatzaileen ibilbidearen laburpena.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Telefonoa: 945 16 16 87

Helbide elektronikoa: participacion-partehartzea@vitoria-gasteiz.org

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarren Partaidetza

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.