Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Vitoria-Gasteizko ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduetan isolamendu akustikoaren azterketa egiteko Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntza: Eskaera
Vitoria-Gasteiz udalerriko ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduetan isolamendu akustikoaren azterketa finantzatzeko Vitoria-Gasteizko Udalak dirulaguntzen eskaera, konkurrentzia sinplearen prozeduraren bitartez.
Xedea honako hau da: antolamenduz kanpo dauden ostalaritza-gremioko establezimendu publikoek beren lokalen isolamendu akustikoa egokitu ahal izatea, Zarataren eta bibrazioen aurkako udal-ordenantzak ezarritako epean.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 83zk, 2024ko uztailaren 24koa
Pertsona fisiko edo juridikoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, unitate ekonomikoak eta nortasun juridikorik gabeko ondare bereiziak izan ahalko dira dirulaguntzen onuradun, baldin eta Vitoria-Gasteizen kokatuta dagoen ostalaritzako zein gaueko aisialdiko establezimendu baten jardueraren titularrak edo jabeak badira, eta dirulaguntzaren xedea den isolamendu akustikoaren azterketa egiten badute.
Establezimenduak jarduera- eta irekiera-lizentzia edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena izan behar du, eta alta emanda egon behar du EJZn dagokion epigrafean.
Gainera, deialdian parte hartzekotan, eskatzaileek beteta eduki beharko dituzte Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Aldundiarekiko eta Vitoria-Gasteizko Udalarekiko betebehar fiskalak. Eskakizun hori dirulaguntza ematen denean, ordaintzeko obligazioa onartzen denean nahiz dirulaguntza ordaintzen denean bete beharko da.
Isolamendu akustikoaren alorrean espezializatutako enpresa edo teknikari batek egin beharko du isolamendu akustikoaren azterketa, zeinak lokalaren abiapuntuko isolamendu akustikoa kuantifikatzea izango baitu helburu.
(e)tik (e)ra.
Epea 2024ko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, edo erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
Dokumentazio hau erantsi beharko zaio eskabideari:
- Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen agiria.
- Vitoria-Gasteizko Udalari zerga-betebeharrak egunean edukitzearen inguruko ziurtagiriak ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
- Dirulaguntzaren xede den isolamendu akustikoaren azterketa egiteagatiko ordainsarien jatorrizko faktura eta ordainagiria.
Laguntza ekonomikoa itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da, dirulaguntzaren xede diren gastuen ehuneko 50ekoa (BEZa sartu gabe).
Ez dira dirulaguntzaren xede izango finantzaketa-gastuak, ezta zerga eta tasei dagozkienak ere.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Zerbitzu Juridiko Admnistratiboa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.