Ahalordea askiesteko eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Ordezkarien edo ahalordeen erregistroa
Izapide honen bidez, interesdunek ordezkaritza ematen diete hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei, haien izenean jarduteko, aurrez aurre edo elektronikoki. Ordezkaritza hori borondatezkoa da, eta instituzio hauen izapide guztietarako balio du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa eta Gasteizko Udala.
Pertsona fisikoak edo juridikoak.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Jatorrizko identifikazio-dokumentua.
- Gainera, egin nahi den izapideari dagokion inprimakia aurkeztu beharko da (ahalordea ematea, aldatzea, luzatzea, ezeztatzea, uko egitea). Inprimaki hauek San Martineko Udal Bulegoan emango dizkizute izapidea egiterakoan. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Egoitza Elektronikoaren webgunean daude eskuragarri. Oharra: dokumentuak orrialde horretan ikusi ahal izateko, gorde egin behar dituzu lehendabizi, eta ondoren, Acrobat Reader programarekin ireki.
- Ahalordea ematen duen pertsona ez bada pertsonalki agertzen, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Ahalordetza publikoa adierazten duen dokumentu bat (notario-ahalordea, izendapen-akta, epai judiziala, etab.).
- Edo dokumentu pribatu bat, zilegi den notarioaren sinadurarekin.
- 5401 Agindua, AGINDUA, 2023ko azaroaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko ahalordeen erregistro elektronikoa, zuzenbide publikoari lotuta dituen prozeduretarako
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- Ordezkatutako pertsona batek ezin du borondatezko ordezkaritza bat baino gehiago izan.
Informazio gehiago
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.