Lehen erabilerarako lizentzia eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Obra txikietarako lizentzia eskaera
Honako lan hauetan eskatu behar da:
- Egiturazko elementuei eragiten ez dieten lan teknikoki errazak.
- Bide publikoak okupatzea (aldamioak, hesiak, garabiak, eta abar).
- Onibarrak hesitzea.
- Errotuluak jartzea.
- Santa Isabel edo Salbatzailearen hilerrietako panteoi edo hilobi batean egin beharreko obra.
Interesaturiko pertsona fisiko edo juridikoak.
Hilerrietako obra txikia bada, ehorzketa eskubidearen titularra izatea; hala ez bada, titularraren jatorrizko NANa ekarri beharko du.
Urte osoan irekita.
- Obra txikietarako lizentzia eskabide
- Obra txikietarako lizentzia eskabidea, hilerrian: inprimaki hau erabili obra panteoi edo hilobi batean egin behar bada.
Egin daitezkeen obra-motak asko direnez, ezinezkoa da aurkeztu behar diren agiriak zehaztea. Eskabidea aztertu ondoren, Udalaren zerbitzu teknikoek beharrezkotzat jotzen dituzten agiriak eskatuko dituzte.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Tasa Ordenantza Fiskalen 3, 6 eta 7.54 epigrafetan jasota daude.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Eraikuntzak
Isiltasunaren ondorioa: Positiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.