eseu


Mahaitxoetan kontzertuak egiteko eskaera

Mahaitxoetan kontzertuak egiteko baimena eskatzea. Hilean kontzertu bat egin daiteke, bi ordukoa, eta amaitzeko azken ordua 22:00etan izango da.
Egun berezietan, hala nola Andre Maria Zuriaren jaietan, Azkena Rock Festival jaialdian eta Gasteizko Jazzaldian, egunean 2 kontzertu egiteko eskatu ahal izango da (bat goizez eta bestea arratsaldez), hilero egin dezaketen kontzertuari gehitzeko.

Oharra: Larunbatetan, udaletxeko ezkontza-orduetan (11:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara), ezin da kontzerturik egin Espainia plazan.

Ostalaritza-establezimenduaren jardueraren eta mahaitxoen lizentziaren titularra izatea.

Urte osoan irekita.

Eskaera gutxienez 10 egun baliodun lehenago erregistratu behar da.

  • Erantzukizun zibileko asegurua, mahaitxoaren lizentziaren titularraren izenean dagoena, ordainketa egunean izatearen ordainagiriarekin batera, non terrazak sartzen diren; eta/edo aseguratzailearen ziurtagiria, aurreko guztia adierazten duena. Bi kasuetan, aseguruaren gutxieneko zenbatekoa 150.000 € izango da.

  • Beharrezkoa izanez gero, zamalanetarako bide publikoa okupatzeko baimena eskatzea. Zamalanak kontzertua baino ordubete lehenago eta ordubete geroago egin ahal izango dira.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Informazio gehiago

Aurkeztutako dokumentazioa osasuta badago eta baldintzak betetzen badira, baimena berehala emango da.

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.