Garapenean laguntzeko proiektuetarako diru-laguntzak: Laguntza Teknikoko proiektuen atalalerako eskaera

LT atalaren xedea da Vitoria-Gasteizko Udalaren garapenerako lankidetzaren laguntzarekin abian jarritako proiektuei beharrezko laguntza teknikoa ematea, diru-sarrerak sortzeko jarduerak eta oinarrizko zerbitzuak finkatzearren.

Hauek hartzen dira oinarrizko zerbitzutzat: pertsonen eta komunitateen bizitza osasungarrirako funtsezkoak diren zerbitzuak eta azpiegiturak, hala nola energia, edateko ura, saneamendua, hondakinen kudeaketa, hornikuntza-merkatuak, hezkuntza, osasuna e inklusio soziala.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 34zk. 2026ko martxoaren 20a

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.

Gauzatzeko epea: ez da 12 hilabetetik gorakoa izango, dirulaguntza ordaintzen den egunetik zenbatzen hasita.

(e)tik (e)ra.

Tramitea egiteko moduak

Online

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Informazio gehiago

Telefonoa: 945 16 16 54 - Luzapena 6509

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Garapenerako Lankidetza

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.