eseu


Kontsumoko erreklamazio bat aurkeztea

Informazio eta Kontsumorako Udal Bulegoan (KIUB) erreklamazioak edo kexak aurkeztea adiskidetasunezko bidean, Zuzenbide Zibilaren esparruan eskuratutako edo kontratatutako produktu eta zerbitzuetan irregulartasunak egoteagatik, indarrean dagoen legeriak ezarritako kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko. 

Gasteizen erroldatutako pertsona fisikoak.

Urte osoan irekita.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Erreklamazioaren, kexaren edo salaketaren zioa adierazteko balio dezakeen dokumentu oro: kontratuak, erreklamazio orriak, fakturen fotokopiak, emate-agiriak eta abar. 
  • Gainera, kontsumitzaileak enpresekin izandako komunikazio guztien agiri bidezko froga izatea komenigarria da, hain zuzen, bidalketa egon izanaren froga diren baliabideen bidez, adibidez, burofax, telegrama, posta ziurtatua jaso izanaren egiaztagiriarekin...
  • Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan jada artatu bazaituzte eta dokumentazioa aurkezteko eskatu badizute, ez da beharrezkoa gure bulegora itzultzea: herritarrei laguntzeko bulegoetan eman dezakezu, bertan erregistra dezaten (eta ofizialki jasota gera dadin ). Online aurkeztu baduzu, dokumentazioa kontsultatu, osatu, txertatu edo zuzendu dezakezu erregistro elektronikoaren bidez.

Informazio gehiago

Telefonoak: 945 16 12 40 | 945 16 19 88

Posta elektronikoa: reclamacionesconsumo@vitoria-gasteiz.org

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Osasun Publikoa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.