Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Kontrataziorako laguntzak. Gorabidean dauden sektoreetako enplegu-plana: Eskaera
Ignacio Ellacuria eta CETIC Udal Zentroetan ematen diren eta deialdiaren 3. oinarrian definitzen diren prestakuntza-ekintzak (eraikuntzaren eta birgaitze jasangarriaren sektorekoak) trebetasunez gainditu dituzten langabetuak kontratatzeko laguntza ekonomikoak.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 100zk. 2025eko irailaren 5a
Akatsen zuzenketa: ALHAO 126zk. 2025eko azaroaren 5a
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten empresak, edozein forma juridiko dutela ere, erainkutzaren eta birgaitze jasangarriaren sektoreak.
- 2025/03/11tik 2026/06/8ra bitartean gutxienez sei hilabeteko iraupena duten kontratuak, bi datak barne.
- Diruz lagundu daitekeen gutxieneko lanaldia % 75koa izango da.
- Diruz lagundu daitezkeen kontratuak Ignacio Ellacuria eta CETIC Udal Zentroetan ematen diren eta deialdiaren 3 oinarrian definitutako prestakuntza-ekintzak trebetasunez gainditu dituzten langabeei egindakoak izango dira. Ofizioz egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.
- Kontratua dagokion prestakuntza-espezialitatearekin lotutako lanbide-kategoria batean egin beharko da, eraikuntzaren eta birgaitze iraunkorraren sektoreari diseinu grafikoaren edo informatikoaren arloari lotuta. Diruz laguntzeko modukotzat jotzeko, Ignacio Ellacuria edo CETIC Udal Zentroen aldeko txosten espezifikoa izan beharko du, kontratuan zehaztutako lanbide-kategoria prestakuntza-espezialitatearekin lotutako zereginetara eta eginkizunetara egokitzeari buruzkoa. Ofizioz egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.
(e)tik (e)ra.
Enpresa eskatzailea egiaztatzeko agiriak:
- IFZa edo AIZa (autonomoen kasuan) edo enpresaren IFKa.
- Eratze-eskritura, enpresaren/erakundearen estatutuak, ordezkaritza-ahalordearen egiaztapena. Enpresaren edo erakundearen NANa edo AIZa (autonomoak badira) edo IFZa. Enpresaren/erakundearen ordezkaritzari edo sozietate-partaidetzari eragiten dioten geroko aldaketak.
- Legezko ordezkariaren NANaren kopia.
- Ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua (Udalean ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen egiaztapena ofizioz egingo da).
Kontratatutako pertsonaren betekizunak egiaztatzeko agiriak:
- Laguntza jasoko duen lan-kontratua, bi aldeek sinatuta, enplegu zerbitzuei kontratazio hori bide telematikoz jakinarazi izanaren egiaztagiriarekin batera.
- Laguntzaren objektu den afiliatuaren lan-bizitzaren txostena.
- Kontratatuaren NANa edo AIZa.
- Kontratazioaren soldata-kostuen ziurtagiria, enpresa eskatzaileak sinatuta. Soldata-kostuen kalkulua, deialdi honi dagozkionetarako, diruz lagundutako kontratua duen langilearen soldata gordinaren araberakoa izango da, enpresare kontura diren gizarte-segurantzako kostuak gehituta, kontratua mugagabe bihurtu ondorengo 6 hilabeteak aintzat hartuta.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Prestakuntza, Enplegu Sustapena eta Ekonomia Soziala
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.