Jarduera sailkaturako lizentzia eskatzea
Jarduera sailkatuaren titulartasun-aldaketaren jakinarazpena
Jarduera bat egiteko gaitzen duten tituluen titulartasun-aldaketa (jarduera-lizentziak edo aurretiazko komunikazioak) titulartasun-aldaketaren jakinarazpenaren bidez jakinaraziko da. Hasierako jardueraren kokaleku eta jarduera bera izan behar du.
Jarduera-lizentzien edo aurretiazko komunikazioen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak, edo gaikuntza-titulu horien titular berriak (10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena
25 f artikulua)
Eraberritze-obrarik edo jardueran funtsezko aldaketarik egonez gero, titulartasuna ezin izango da aldatu. Aldez aurretik, nahitaezko obra-lizentzia eduki beharko dute, eta, ondoren, jarduera aldatzeko aldez aurreko jakinarazpena izapidetu beharko dute sail eskudunean.
Urte osoan irekita.
- Errentamendu-kontratua edo jabetzaren titulartasun-aldaketa ofizioz egiaztatuko da.
- Suteen aurka babesteko instalazioak mantentzeko kontratua, titular berriaren izenean.
- Aseguru-etxearen edo aseguru-artekaritzaren ziurtagiria, lokalak erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat duela egiaztatzen duena, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 11ko 44/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera (Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legean araututako jarduerak badira).
- Instalazioak abian jartzeko komunikazioaren titular berriaren izenean beharrezkoak diren beste dokumentu batzuk.
- Hondakinak onartzeko agiria, titular berriaren izenean (hala badagokio)
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.2 epigrafean jasota dago.
- 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legea
44/2014 Dekretua, 44/2014 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eskadaitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Titulartasuna aldatzeko aurkeztutako agiriak egiaztatu ondoren, sailak bisitaldia egiten du aldaketarik ezin izan duten instalazioak egiaztatzeko, eta aldeko edo kontrako txostena ematen du beti.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Ez du
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.