Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jaiotzagatik alta ematea Udal Erroldan
Jaioberri bati erroldan alta emateko eskatzea. Haurra gurasoen edo legezko tutoreen helbidean erroldatuko da.
Vitoria-Gasteizen bizitzea.
Jaioberriak Erregistro Zibilean inskribatuta egon behar du.
Urte osoan irekita.
- Jaiotza-ziurtagiria Erregistro Zibilak emana edo familia-liburuaren kopia.
- Indarrean dagoen guraso eskatzailearen jatorrizko identifikazio-agiria (NAN, pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).
Adingabeak gurasoetako bakar batekin, bi guraso daudenean, erroldatzen diren kasuetarako dokumentazio gehigarria
Kode Zibilaren 154. artikuluan egindako lege-aldaketaren ondorioz, adingabeen egoitza guraso-ahalaren arabera zehaztuko da, eta ez zaintza eta jagoletzaren arabera. Beraz, aurkeztu beharreko dokumentazioa aldatu egiten da kasu hauen arabera:
- Bananduta ez dauden gurasoak edo epai judizialik gabe banandutako gurasoak edo Zaintza eta jagoletza esklusiboa gurasoetako baten alde zehazten duen epai judiziala duten gurasoak:: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko du. Baimen hori lortu ezin badu, epaitegian eskaera bat egin beharko du, adingabearen helbidea zehazteko eta eskaera horrekin Erroldako Unitate Teknikora joateko (aurretiaz hitzordua eskatuta).
- Zaintza eta jagoletza partekatua zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko du, edo, bestela, adingabearen helbidea zehazten duen epai judiziala aurkeztu beharko du, eta epai hori emandako azkena dela dioen erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du. Erantzukizunpeko adierazpen dokumentua Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan eskatu daiteke.
- Guraso-ahal esklusiboa gurasoetako baten alde zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak epai judiziala aurkeztu beharko du eta epai hori emandako azkena dela dioen erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du. Erantzukizunpeko adierazpen dokumentua Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan eskatu daiteke.
Emantzipatu gabeko adingabeak legezko tutoreak ez diren beste pertsona batzuekin erroldatzeko, bi gurasoen baimenak izan beharko da, eta Erroldako Unitate Teknikoarekin hitzordua eskatu beharko da.
Oharra: legezko edo borondatezko ordezkaritzaren bidez egin ahal izango da erroldatzea, baldin eta udalerrian bizitzeko baldintza betetzen bada eta Errolda Unitatean hitzordua hartuz bakarrik (945 16 11 06).
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Entitateekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udalei udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak emateko ebazpena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- 1690/1986 Errege dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen errege dekretua
- 7/1985 Legea, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena
Online izapidetzea: jaiotzagatik erroldan alta emateko eskatzean baino ez datza.
Alta eskabidea online egin ondoren, agiri eta datu guztiak zuzen aurkeztu direla egiaztatuko du Errolda Atalak:
- Dena zuzen badago, alta emango zaio udal erroldan.
- Agiriren bat falta bada, eskatzailearekin harremanetan jarriko da Errolda Atala. Hori dela eta, garrantzitsua da harremanetarako datuak ematea (posta elektronikoa, mugikorraren zenbakia) eskabidea egitean.
Alta zuzen tramitatu dela egiaztatu daiteke, alta eskakizuna egin denetik bizpahiru egun pasa ondoren errolda agiria eskatuta.
Informazio gehiago
Saila: Administrazioa Modernizatzea
Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia
Isiltasunaren ondorioa: Positiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.