Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jai-ospakizunak, dantzaldiak eta antzekoak gabonetan egiteko baimen-eskaera
Gabon gauean, Urte berri eguna eta Errege egunaren inguruan jai-ospakizunak, dantzaldiak eta antzekoak egiteko baimena eskatzea.
- Establezimendu lizentzia duten edo jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas jardueretarako aurretiko komunikazioa egina duten aretoen titularrak.
- Honako hauen titularrak: Hotelak, kirol edo kultura elkarteak eta antzeko establezimenduak, jarduera nagusiari lotuta ostalaritza erabilerarako guneak dituztenak.
Baldin eta aipatutako establezimenduek beren lizentzian ezarritako baldintzak aldatu nahi badituzte jai-ospakizuna, dantzaldia eta dena delakoa antolatzeko, eta horren ondorioz edukiera 700 pertsonatakoa edo gutxiagokoa bada.
(e)tik (e)ra.
- Kokaguneen planoak.
- Aretoari eta egitekoa den jarduerari buruzko txostena, eta hirugarrenei kalterik ez egiteko aurreikusi diren neurri zuzentzaileen azalpena.
- Eraikinaren edo instalazioaren plano zehatzak, jarduera egitekoa den eremua zein den zehatz-mehatz adierazita.
- Teknikari eskudunaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita instalazioak segurtasun eta higiene baldintzak eta erabiltzaileentzako erosotasuna betetzen dituela eta funtzionamendua zuzena dela.
- Konpainia aseguratzailearen edo aseguru-artekaritzaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita lokalen, lokaletako instalazioen eta zerbitzuen baldintza objektiboak direla eta, edo aurrekoetan zerbitzuan diren langileen jarduera dela-eta, jolas jardueretarako eta ikuskizun publikoetarako lokal eta instalazioetara bertaratzen direnei sortzen zaizkien kalteei aurre egiteko titularren erantzukizun zibilari aurre egiteko aseguru-poliza bat duela lokalak, lokal edo instalazioaren edukieraren arabera eska daitezkeen gutxienekoekin, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 22ko 389/1998 dekretuarekin bat etorriz.
- Auto-babeserako plana, 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua bada edo 28 metro edo gehiagoko ebakuazio-altuera badu, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraiki.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoa-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren legea
- 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen dekretua
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
700 lagunetik gorakoa bada, Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzan aurkeztu beharko da eskaera.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Zerbitzu Juridiko Admnistratiboa
Isiltasunaren ondorioa: Positiboa
Ebazteko epea: 1 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.