eseu


Interes publikoko jarduerak sustatzeko ekimenak aurkeztea

Herri-ekimena parte hartzeko modu bat da; horri esker, Udalari udal-eskumeneneko ekintza edo jarduera jakin batzuk (interes publikokoak eta irabazi-asmorik gabekoak) gauzatzea proposatzeko aukera dute herritarrek. Proposatutako ekintza edo jarduera horiek gauzatzeko behar diren baliabideak (ekonomikoak, ondasunak, eskubideak edota lan pertsonala) eman behar dituzte bi alderdiek.

Edozein pertsona edo talde, elkarte edo herritar erakundeen bitartez.

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Bakq, Ziurtagiria, Bak.


  • Ekimena jaso ondoren, Udalak jendaurrean jarri beharko du 30 egunez, baina premiazkoa bada epea laburtu egin daiteke. Jendaurreko erakustaldiaren ondoren, ekimena organo eskudunei igorriko zaie. Horiek hilabeteko epea dute proposamena balioetsi eta bozkatzeko. (Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 31. eta 32. artikuluak).
  • Batez ere proposamenaren interes publikoa balioetsiko da. Ez da interes korporatiboen edo taldeen aldeko proposamenik onartuko, ez eta interes orokorren kontrakorik ere, edo horren edukia ezinezkoa, konstituzioaren edo legearen kontrakoa bada edo delitu izan badaiteke. (Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 32. artikulua).
  • Erabakia hartu aurretik, Udalak argibide gehiago eska diezaioke proposamena egin duen taldeari. (Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 32. artikulua).
  • Herritarren ekimena onartzen bada, gauzatzeko moduaren eta egutegiaren berri emango da. (Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 33. artikulua).

Informazio gehiago

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Udalbatzaren Idazkaritza Nagusia

Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.