eseu


Ingeleseko C1 titulu ofiziala lortzeko dirulaguntzen eskaera 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako

Gasteizen erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, ingeleseko C1 titulu ofiziala lortzeko dirulaguntzen eskaera, hizkuntzen tituluek eta ziurtagiriek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin baliokide direnen arabera.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 99zk. 2024ko irailaren 2a

Gasteizen erroldatutako 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak.

  • Vitoria-Gasteizen erroldatuta egotea 2023ko irailaren 1etik dirulaguntza-eskaera aurkezteko epea amaitu arte.
  • Titulazioa lortzeko unean 18 eta 30 urte bitartean eduki beharko dira (beteta).
  • Deialdi honetan jasotako titulazioak onarpen ofiziala izan beharko du, hizkuntzak egiaztatzen dituzten titulu eta ziurtagirien eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arteko baliokidetasunen arabera.
  • Titulazioa 2023ko abenduaren 1etik dirulaguntza-eskaera aurkezteko epea amaitzen den egunera artekoa izan beharko da.

(e)tik (e)ra.

  • Titulua lortu duen pertsonaren NANaren kopia. 
  • Dirulaguntza eskatzen duen pertsonaren NANaren kopia, titulua lortu duen pertsona ez bada.
  • Titulua lortzeko ordaindutakoaren ziurtagiria. 
  • Lortutako titulu ofizialaren kopia. (Titulua oraindik jaso ez bada, titulua lortu dela ziurtatzen duen agiria). 
  • Helburu bererako beste dirulaguntza-deialdi batzuetan eskabidea egin bada edo dirulaguntza lortu baldin bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa, eta zenbatekoa, baldin eta batera finantzatzea aurreikusten bada.

Informazio gehiago

Telefonoa: 945 16 16 30

Posta elektronikoainfogaztea@vitoria-gasteiz.org

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Gazteria

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.