Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Inauterietako jaietan parte hartzen duten konpartsei dirulaguntzak: Eskaera
Inauterietako desfileetan eta beste ekintza batzuk, hala nola sardina erretzean parte hartzeko dirulaguntzak eskatzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 131 zk. 2024ko azaroaren 18a
Nahi duten erakundeek, baldin eta legez eratuta eta dagokion Erregistro Ofizialean elkarte gisa erregistratuta badaude, egoitza Gasteizen badute eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte.
- Aurreko urtean dirulaguntza jaso zuten konpartsak badira, urte horretako gastuen justifikazioa aurkeztuta izatea.
- Mozorroak gaika aurkeztea.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Titularraren IFZ.
- Kultura Zerbitzuari dirulaguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, Elkartearen estatutuen fotokopia eta Erregistro Ofizialean izena emanda duela eta legez eratuta dagoela egiaztatzen duten agiriak.
- Kultura Zerbitzuari dirulaguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, banketxeak emandako ziurtagiria, bertan kontu-zenbakia eta titularra adieraziz (elkarteak berak izan behar du titularra eta ez pertsona fisiko batek).
- Karroza egiten arituko diren konpartsa-kideen zerrenda (gehienez 10 lagun), izen-abizenak, nortasun-agiria, adina (18 eta 70 urte bitartean) eta sexu/generoa adierazten direlarik, horiek Udalak kontratatutako istripu-aseguruak babestuko baititu. Konpartsak pabilioia erabili behar ez badu, ez dago eranskin hau bete beharik.
- Inauterietako konpartsan parte hartuko duten kide guztien zerrenda, izen-abizenak, NANa eta sexua-generoa (emakumeak/gizonak/ez bitarrak guztira) adierazten direlarik, aseguruei dagozkienetarako. Nortasun-agiririk ez duten adingabeen kasuan, adingabearen arduradunaren nortasun-agiria zehaztu beharko da.
- Karrozak egiteko Udalak alokatutako pabiloiaren erabilera-araudia beteko duela adierazten den konpromisoa. Kultura Zerbitzuak gehienez hiru hilabeterako alokatuko du pabilioi hori, higiezinen merkatuan erabilgarri egotearen eta aurrekontuan gastuari aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa egotearen mende. Edonola ere, inauterien osteko hurrengo astea barne izango da beti, desmuntatze lanetarako erabili ahal izateko.
Interesa dakizuke
Ospakizunaren historia, ohiturak eta konpartsei buruzko informazio gehiagorako kontsultatu: Gasteizko Inauteriak
Informazio gehiago
Saila: Kultura eta Hezkuntza
Zerbitzua: Kultura
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.