2026ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa

2026ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdian izena ematea, norgehiagoka-prozedura bidez. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du kartelaren truke. Kopuru hori bateragarria da finalista izateagatik lortutako 500 euroekin, eta haiei batzen zaie. Hortaz, irabazleak 2.500 euroko ordainketa bakarra jasoko du dagokion atxikipena izango du.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 123 zk. 2025eko urriaren 29a

Lehiakideek oinarrietan adierazitako baldintza guztiak onartzen dituzte, eta berariaz men egiten diete baldintza horiei. 

(e)tik (e)ra.

Hau da deialdian izena emateko epea (lehen fasea). Lehiaketaren ondorengo faseen datak ezagutzeko Oharrak atala kontsultatu.

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak

  • Hautagai bakoitzak DOSIER elektroniko bakarra aurkeztuko du gehienez Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan 10 MBko PDF formatuan, oinarrietako I. eranskinarekin bat etorriz. Han, 3-5 ilustrazio edo diseinu egongo dira, eta haietatik 2, behintzat, kartelak izan beharko dira. Fitxategi hori eskema honi jarraiki izendatuko da: DOSIER- (Jarri izengoitia) .pdf.
  • Kartelak lehenago egindako lanak edo simulazioak izan ahalko dira.
  • Lanak sinatu gabe egon beharko dira dosierrean. Baldin eta hautagaia nor den erakusten duen sinadura edo marka digitalik badago, hura automatikoki kanporatuko da lehiaketatik.
  • Gainera, fitxategi elektroniko bat emango da pdf formatuan gero erabiltzeko, oinarrietako II. eranskinak ezarritakoaren arabera; bertan, hautagaiaren datu pertsonalak jasoko dira. Epaimahaiak ez du izango hautagaien informazio pertsonalik, epaia eman arte. Fitxategi hori eskema honi jarriki izendatuko da: II ERANSKINA-(Jarri izengoitia).pdf.
  • Datu pertsonalak emateaz gain, zeinak II. eranskinaren bidez aitortuko baitira, eranskin horretan bertan ageri den zinpeko adierazpena ere bete beharko da, deialdi hau arautzen duten baldintzak onartu beharko dira eta dosierrean aurkeztu diren lanak jatorrizkoak direla eta hautagaiak egin dituela berretsiko da; halaber, berariazko baimena emango da Vitoria-Gasteizko Udalak datu pertsonalen tratamendua egin dezan sari hau kudeatzeko. II. eranskina zinpeko adierazpena bete gabe bidaltzen duena lehiaketatik kanpo geratuko da automatikoki.

Jasotako proposamen guztien artean, profesionalez osatutako epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu (eta erreserban egongo diren beste hiru, lehentasun ordenaren arabera). 2025eko azaroaren 24a da hautatutako bost hautagaiei jakinarazteko epea, eta hurrengo fasera igaroko dira.

  • Bigarren fasea: Hautatutako 5 pertsonetako bakoitzak kartel bat egingo du, deialdiko oinarrien 4.b epigrafearen arabera. Kartela amaituta aurkeztu beharko da.

    • Vitoria-Gasteizko Udalak komunikazio marka ezarriko du ofizioz kartelaren erreprodukzioan.

    • Lan finalistek aurretik argitaratu gabeak, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak eta hautagaiak eginak izando dira.

    • 500 euro emango zaizkie dagokion atxikipena izango du finalista izatea lortzen eta oinarri hauetan ezarritako epean kartela aurkezten dutenei. Kartela epean ematen ez badute, deialdi honetatik kanpo geratuko dira eta ez dute eskubiderik izango diru kopuru hori kobratzeko.

    • Bost hautatuek kartela bidaltzeko epemuga: 2025eko abenduaren 9ko 23:59ak.

  • Hirugarren fasea: Finalistek aurkeztutako bost kartelak epaimahaiaren azken balioespen fasera igaroko dira. Epaimahaiak irabazle bakarra aukeratuko du.

    • Kultura Zerbitzuak hautagaitza irabazlearen berri ematea: 2025eko abenduaren 19an.

    • Kartel irabazlea bidaltzeko epea: 2026ko urtarrilaren 7an, 23:59an.

Kartel irabazlea urtarrilean aurkeztuko da jendaurrean.

Interesa dakizuke

Ospakizunaren historia, ohiturak eta aurreko urteetako kartel irabazleen informazio gehiagorako kontsultatu: Gasteizko Inauteriak

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.