Ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzea helburu duten ekintzak gauzatzeko diru-laguntza

Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jardueretarako dirulaguntzaren deialdia ematea 2025- 2026 ikasturtean.

 

2025/2026 ikasturterako deialdiaren oinarriak

Gasteizko ikastetxeak eta ikasleen familien elkarteak.

  • Vitoria-Gasteizko udalerrian kokatuta egotea edo, gutxienez, ikasleen ehuneko 60 udalerrian erroldatuta egotea.

  • Ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoa bultzatzeko proiektu bat garatzen aritzea edo garatzeko asmoa izatea 2025eko irailetik eta 2026ko ekainera bitartean.

  • 2025eko irailetik 2026ko ekainera bitartean jarduera horiek egiteak gastuak ekarri izana fakturen bitartez egiaztatu daitezkeenak, mugikortasun aktibo eta autonomoaren sustapenari estu-estu lotuak (oinarrietan ikusi).

  • Ikastetxeek eskabide bakarra aurkeztu ahal dute, dela ikastetxearen izenean, dela bertako familia-elkartearen izenean.

(e)tik (e)ra.

  • Ikastetxeko joan-etorrietarako mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatze aldera egin den proiektua, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

  • Erantzukizunpeko adierazpena.

Informazio gehiago

Saila: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Zerbitzua: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.