eseu


Hirigintza alorreko informazio-eskaera-Hirigintza-kontsulta

Obra-lizentziarako, partzelaziorako edo jardueren eta erabileren ezarpenerako eskabidea egin aurretik, edo hirigintza-arloko beste edozein alderdi ebatzi aurretik, informazioa eskatu daiteke telefonoz, edo, bestela, hirigintza-kontsulta bat egin, idatziz.

  • Informazio-eskaera: eskaera hau doakoa da, eta telefono bidez ebatzi ohi da; beharrezkotzat jotzen bada, aurrez aurreko hitzordu bat ere ekar dezake, baina inola ere ez txosten tekniko bat egitea. Erantzunak azterketa xehatua eta dokumentazioa prestatzea eskatzen badu, eskatzaileari hirigintza-kontsulta bat egiteko aholkatuko zaio.
  • Hirigintza-kontsulta: eskaera hau idatziz eskatu behar da, txosten tekniko bat egitea dakar, eta indarrean dauden ordenantza fiskalen 6.1 epigrafean (Hirigintza-lizentzia eta -zerbitzuengatik ordaindu beharrekoa) ezarritako udal tasa ordaindu beharra sortzen du.

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Planoak, argazkiak eta erlazionatutako beste agiri batzuk (eskriturak, etab.).

Tasa Ordenantza Fiskalen 6.1 epigrafean jasota dago.

  • Telefono bidezko informazio-eskaerarako hitzordua aurrez aurre eska daiteke, San Martineko edo San Antonioko herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo 010 nahiz 945 16 11 00 telefonora deituz.
  • Hirigintza-kontsultarako, eskabide-orria eta dokumentazioa aurrez aurre aurkeztu behar dira, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetako batean, edo online, erregistro elektronikoaren bidez.

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Plangintza eta Hirigintza Antolamendua Gauzatzea

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.