Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Higiezinen salerosketa: Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa)
Hiri izaerako higiezin bat saltzen duten pertsona fisiko edo juridikoek gainbalioa ordaindu beharko dute.
Udalean salerosketa eskritura aurkeztu ondoren, zenbait saltzaile hainbat ordainagiri sortuko dira. Ordainagirietan alderdi hauek zehaztuko dira: jabetza ehunekoa, ordaindu beharreko zenbatekoa, ordaintzeko lekua eta gehienezko epea.
Pertsona fisiko edo juridikoak, edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonak.
Urte osoan irekita.
Hogeita hamar egun baliodun, kontratua izenpetzen denetik.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga, hirilurreko nahiz landalurreko ondasun higiezinen zerga eta zaborrak bildu eta suntsitzeagatiko tasa
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga - Eranskina (titularrak)
Eskualdatzaileen eta erosleen identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
Eskualdaketa arrazoitzen duten agirien jatorrizkoak eta kopiak (eskritura publikoa).
Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.
Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.
Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.
Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Gainera, interesdunek eskatuz gero, kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak ere egin ditzake.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.