Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Herri-ekimenerako eskubidea baliatzea
Udal hauteskundeetan hautatzeko eskubide aktiboa duten herritarrek herri ekimena baliatu ahal izango dute, erabaki edo jarduera proposamenak nahiz araudi proiektuak aurkeztuz udal eskumeneko gaien inguruan. Herri-kontsulta lokala egiteko proposamena jaso ahal izango du eskabideak.
Udal-hauteskundeetan hautatzeko eskubide aktiboa duten herritarrek baliatu ahal dute herri-ekimena.
Eskabidearekin batera, Gasteizko udalerrian erroldatutako adin nagusikoen % 10aren sinadura erkatuak bildu behar dira.
Eskabidea aurkeztean sinadura horien % 1 eransten bada, gainerako sinadurak bildu ahal izateko Herritarrei Laguntzeko Bulegoak baliatu ahal izatea eska dezakete sustatzaileek.
Urte osoan irekita.
- Sinaduren zerrenda.
- Sustatzaileek argi eta garbi identifikatuta egon behar dute.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Udalbatzan eztabaidatu beharko da ekimena.
- Aldez aurretik, udalbatzaren idazkari nagusiaren txostena beharko da.
- Ekimenak eduki ekonomikoa duten udal eskubide eta betebeharrei eragiten badie, udal kontu-hartzaile nagusiaren txostena ere beharko da.
Interesa dakizuke
Gasteizen erroldatuta dauden adin nagusiko pertsonen kopurua ezagutzeko, honako orri hau kontsulta daiteke: Ikerlan eta estatistikak – Adierazle estatitikoak.
Informazio gehiago
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarren Partaidetza
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.