"Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa" proiektua hautatzea

Kultura edo arte ekintzen bitartez gaur egun munduan (bereziki Gasteizko kolektibo edo erakundeek loturak dituzten lekuetan, edo horiek inplikatuta dauden problematikak dituztenetan) giza eskubideak zertan diren gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektu bat hautatzea du xede Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren eta Montehermoso kulturunearen deialdi honek.

2025eko deialdiaren oinarriak

Entitate, erakunde, elkarte eta gizarte nahiz kultur eragileek.

  • Jarduteko erabateko gaitasuna duten eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekupean ez dauden entitate, erakunde, elkarte eta gizarte nahiz kultur eragileek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.
  • Entitate eskatzaileak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioaren esparruan ekintzaren bat gauzatu duela egiaztatu beharko du, eta deialdi honetan jasotzen diren baldintzak bete.

(e)tik (e)ra.

  • Sektore publikoarekin kontratatzeko debekurik ez izatearen adierazpena.
  • Proiektuaren titularraren nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen fotokopia.
  • Proiektuaren titularra den pertsona edo entitatearen ibilbidea edo curriculuma.
  • Beste batzuekin batera aurkeztuz gero, entitatearen nahiz haren ordezkariaren ibilbide edo curriculumaz eta datuez gain, harekin batera parte hartzen duten agenteen gaineko informazio osoa ere aurkeztu beharko da.
  • Proiektuaren dossiera: proiektuaren izenburua eta garapena, behar teknikoak, gauzatzeko egutegia eta gutxi gorabeherako aurrekontu banakatua.
  • Jarduera osagarrien proposamena.

Deialdi honetarako izendatutako zenbatekoa 14.999,00 €+ BEZa (% 21) da. Kopuru horretan sartuta egongo dira proiektua ekoizteko eta egikaritzeko eta ondoren Montehermoso Kulturunean erakusgai jartzeko gastuak.

Proiektuan honako hauek parte hartu edo lagundu beharko dute gutxienez, ezinbestean:

  • Gasteizen nazioarteko elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren alorrean lanean diharduen entitate edo kolektibo batek.
  • kultur organizazio, elkarte edo eragile batek.

Genero-analisiaren alderdiak jaso beharko ditu proiektuak, nabarmentzearren nola giza eskubideen alorreko arazoek bereziki eragiten dieten emakumezkoei.

Aurkezten den proiektuak argitaragabea izan beharko du, eta deialdian ezarritako epeen barruan garatu beharko da.

Hautatutako proiektua jendaurrean aurkeztuko da Montehermoso Kulturunean, 2026ko abendutik 2027ko urtarrilera bitartean, eta, ziurrenik, abenduaren 10ean inauguratuko da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Muntaketa Montehermoso Kulturuneko teknikariekin bat etorriz egingo da, eta 2026ko azaroaren 23tik aurrera hasi ahal izango da, eta desmuntaketa 2027ko urtarrilaren 30a baino lehen amaitu beharko da (behin behineko datak).

Jarraipen Batzordeak, egoki baderitzo, hautatutako proiektuan aldaketak egitea gomendatu ahal izango du, aurrekontua ukitu gabe.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Garapenerako Lankidetza

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.