Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gaztelania-euskara itzulpenak eta euskararen erabilerari buruzko informazioa eta aholkua eskatzea
Merkataritza, kirol, aisialdi eta gizarte arloko elkarteei euskararen erabilera erraztea herritarrekin duten komunikazioan.
Zerbitzua merkataritza, kirol, aisialdi eta gizarte arloko elkarteak.
Urte osoan irekita.
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: zerbitzuak@vitoria-gasteiz.org
Dokumentazioa herritarrei zuzendutakoa izango da. Irudi korporatiboari lotutako materiala izan daiteke (txartelak, menbreteak, errotuluak), bazkideei zuzendutako komunikazioak (oharrak, gutunak, publizitatea) edo elkarteak berak sarri erabiltzen duen dokumentazioa. Ez dira itzuliko ez barne funtzionamendurako dokumentuak ez administrazio publikoei zuzendutakoak.
Gehienez ere 2 orrialdeko testuak onartuko dira eskabide bakoitzarekin.
Testuak, ahal izanez gero, word formatuan bidaliko dira.
Informazio gehiago
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Euskara
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.