Ezeztatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Vitoria-Gasteizko Udaletxean ezkontza zibila ospatzea: Eskaera
Ezkontza zibileko zeremonia bat antolatzeko eskaera. Alkateak edo hark eskuordetzen duen zinegotziak egingo ditu ezkontzak.
Eskabidea aurkezten duten bikoteak.
18 urte beteta izatea, edo adingabe emantzipatua izatea.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Gasteizko Udaletxea
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Ezkontza zibilaren eskaera
- Ezkontza zibilak egitean konpainiako animaliak baimentzeko erantzukizunpekoadierazpena
Hartu gabeko egun eta orduen egutegia bi modutan kontsultatu daiteke: telefonoz (945 16 18 91 edo 945 16 13 19 zenbakietara deituta), edo posta elektronikoz, bodas-ezkontzak@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzita.
Behin data kontsultatuta eta aukeratuta, erreserba egiteko eskaera-inprimakia aurkeztu behar da, bai eta ezkongaien NANen, AIZen edo pasaportearen kopia ere.
Ezkongaiek baimena eskatu ahal izango dute ezkontzan konpainiako animalia bakarra egoteko, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Etxeko Animaliak Babesteko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen eranskinaren A zatian jasota daudenetakoa izan behar du. Horretarako, baimen-eskaerarekin batera, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, espeziearen, arrazaren eta arriskugarritasunaren arabera titularrari eta animaliari eskatzen zaizkien legezko betebeharrak betetzeari buruz.
Dokumentazio gehigarria
Ezkontza baino hilabete lehenago, dokumentazio hau aurkeztu behar da:
- Lekuko izango diren pertsonen NANa.
- Ezkontzaren egunean Espainia plazara sartuko diren autoen matrikulak (gehienez 2).
Erregistro zibileko prozedura
Ezkongaiak arduratu behar dira, aurrerapen nahikoarekin, notario-aktaren instrukzioa edo Erregistro Zibileko dosierra izapidetzeaz, gaitasun-betekizunak betetzen dituztela eta eragozpenik ez dagoela edo lekapena dutela egiaztatzeko, Kode Zibilean aurreikusitakoaren arabera.
Ezingo da ezkontza-zeremoniarik egin ezkontza-data baino bost egun baliodun lehenago udalak erregistro zibilaren baimena jasotzen ez badu.
Tasa Ordenantza Fiskalen 8.14 epigrafean jasota dago.
Erreserba egiteko tasa hamar egun balioduneko epean ordaindu behar da.
- Aurrez aurre, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
- On line, online ordainketa-zerbitzuaren bidez.
Udal zerbitzu hori eskatu dutenek izapideekin jarraitzeari uko egiten badiote, ezkontza zibila egiteko erreserbatutako eguna baino gutxienez 30 egun natural lehenago, eskubidea izango dute tasaren % 50 itzul diezaioten, eta okerreko diru-sarrerak itzultzeko lege-arauei jarraiki izapidetuko da itzulketa hori.
- Alkatearen dekretua, 2024ko irailaren 5ekoa, Gasteizko Udalean ezkontza zibilen zeremoniak arautzen duena
- 20/2011 Legea, Erregistro Zibilaren legea, uztailaren 21ekoa.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 2568/1986 Errege dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena.
- Instrukzioa, 1995eko urtarrilaren 26koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.
- Instrukzioa, , 2013ko urtarrilaren 10ekoa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, alkateek ezkontza zibilak egiteko lekuari buruzkoa.
- Errege Dekretua, 1889ko uztailaren 24a, Kode Zibila argitaratzen duena.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Informazio gehiago
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoa
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.