Gasteizko Udalaren barneko informazio kanala

Salaketen kanalaren bidez Gasteizko Udalaren jardueren berri eman ahalko da, baldin eta jarduera horiek ondorio hauetakoren bat ekar balezakete:

  • Arau-hauste penal edo administratibo larri edo oso larriak, Espainiako legeriaren arabera, eta, betiere, Ogasun Publikoari eta Gizarte Segurantzari kalte ekonomikoa eragiten dietenak.
  • Europar Batasuneko zuzenbidearen aurkako arau-hausteak, baldin eta: 

Sektore pribatuan edo publikoan diharduten langile hauek aurkez ditzakete salaketak, baldin eta Gasteizko Udalean edo haren udal-erakundeetan egindako lan arloko arau-hausteei buruzko informazioa lortu badute:

  • Gasteizko Udaleko eta haren menpeko erakundeetako enplegatu publiko edo besteren konturako langileek.
  • Gasteizko Udalari eta haren mendeko erakundeei zerbitzuak ematen dizkieten profesionalek.
  • Enpresetako akziodunak zein partaideak, eta administrazio-, zuzendaritza- edo ikuskapen-organoetako kideek, exekutiboak ez direnek barne.
  • Ezein kontratista, azpikontratista edo hornitzailerentzako edo horien zuzendaritzapean lan egiten duen edonork.

Informazioa modu anonimoan eman ahal izango da. Nolanahi ere, informatzailearen identitatearen eta komunikazio guztien konfidentzialtasuna bermatzen dira.

Urte osoan irekita.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ez du eskatzen.


Zerbitzu hau EZ DA kexak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkezteko postontzia. Gasteizko Udalak badauzka, herritar guztien eskura, kexa, iradokizun eta erreklamazioak aurkezteko bestelako bideak, hala nola herritarrei laguntzeko bulegoakHerritarren Postontzia, Informazio telefonoa 010 edo 945 16 11 00, VGarbiSindikoa-Herritarren Defendatzailea.

Informazio gehiago

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Udalbatzaren Idazkaritza Nagusia

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.