eseu


Gasteizko Udalak duen informazio publikoa eskuratzeko eskubidea eskatzea

Informazio publikoa eskuratzeko eskubideak Gasteizko Udalak duen informazioa (bere zereginak betez landu edo lortu duena) eskatzea ahalbidetzen du. Pertsona fisiko edo juridiko orok du informazio hori eskuratzeko eskubidea, eskaera justifikatu edo interes legitimorik egiaztatu beharrik gabe; nahikoa da eskatutako informazioaren deskribapen zehatza.

Urte osoan irekita.

  • Eskatzailearen NAN/AIF/IFK, eta beste baten ordezkaria izanez gero, ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria.

Eskatzailea ados ez badago, edo arestian adierazitako gehieneko epean Udalaren erantzunik jaso ez badu, erreklamazioa aurkeztu ahalko dio Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari, aukeran, administrazioarekiko auzi-bidean aurka egin aurretik. Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari erreklamazioa aurkezteak administrazio publikoen organoek emandako administrazio-egintza berrikusi eta zuzentzea du xede. Administrazio-errekurtsoak ordezten ditu eta administrazioarekiko auzi-bidetik aurkaratu aurretikoa da.

Eskubide horretatik kanpo geratuko dira lantzen ari diren edukiak edo dokumentuak, bai eta osorik edo partzialki sarbidea mugatua duten dokumentuak ere, dela interes publikoa babestu behar delako edo beste pertsona batzuen eskubidea bermatu behar delako. Sarbiderako eskubidea mugatu egin liteke eskuratu nahi denak segurtasun publikoarekin, jabetza intelektual edo industrialarekin, datu pertsonalen babesarekin edo arauan jasotako beste muga batzuekin zerikusirik badu. Hala ere, babestu nahi den interesa neurtu ondoren, litekeena da informazioaren zati bat eskuratzeko aukera ematea, baldin eta horrek ez badu emandako informazioa desitxuratzen edo zentzugabetzen.

Izapide hau ezin da udalaren Herritarren Postontzia edo sare sozialak baliatuz egin, beraz, bide horietatik aurkezten diren eskabideak ez dira inolako administrazio-prozeduraren barruan sartuko.

 

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak sailaren Administrazioa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.