Gasteizko ikastetxeetako berdeguneetan hezkuntza-ekintzak egiteko dirulaguntza

Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako berdeguneetan hezkuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia ikasleak prestatzeko hezkuntza ekosozialaren arloan gaitasuna eskura dezaten, funtsezko tresna bat baita klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko.

Deialdiaren onairriak: ALHAO, 120zk. 2025eko  urriaren 22a

Gasteizko ikastetxeak eta ikasleen familien elkarteak.

  • Vitoria-Gasteizko udalerrian kokatuta egotea edo, gutxienez, ikasleen ehuneko 60 udalerrian erroldatuta egotea.
  • Ikastetxean ikastetxeko berdeguneekin loturiko hezkuntza-proiektu bat abian egotea edo abian jartzea 2025eko irailetik eta 2026ko ekainera bitartean.
  • Jarduera horiek burutzeko faktura bidez egiaztatu daitezkeen gastuak egin izana 2025eko irailetik 2026ko ekainera bitartean, hezkuntza-proiektuari estu-estu lotuak (oinarrietan ikusi).
  • Ikastetxeek eskabide bakarra aurkeztu ahal dute, dela ikastetxearen izenean, dela bertako familia-elkartearen izenean.

(e)tik (e)ra.

  • Ikastetxean gauzatzen ari den edo gauzatuko den berdeguneetako hezkuntza-proiektua.
  • Erantzukizunpeko adierazpena.

Informazio gehiago

Saila: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Zerbitzua: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.