eseu


Gasteizko Eraztun Berdeko zenbait guneren abeltzaintza-aprobetxamendurako lizentzia eskaera

Eraztun Berdeko hainbat eremutako (Abetxukuko idi larrea, El Espinal eta Nebera gaina) abeltzaintzako aprobetxamendurako baimena 4 urterako eskatzea.

Eskabidea erregistroan sartutako hurrenkerari jarraituko zaio esleitzeko, beti ere deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badira eta eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu bada.

Deialdiaren oinarriak: Gasteizko Eraztun Berdeko zenbait guneren abeltzaintza-aprobetxamendurako jabari publikoaren erabilera berezirako lizentziak eta baimena emateko deialdiaren oinarriak

Pertsona fisiko edo juridikoak.

  • Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea eskabidea egiten den unean (ofizioz egiaztatuko da).
  • Abeltzaintza ustiategien erregistro orokorrean (REGA) inskribatutako abeltzaintza-ustiategi baten titularra izatea.

(e)tik (e)ra.

  • Pertsona juridikoaren eratze-eskriturak, edo ordezkapenaren egiaztagiria, hala badagokio.
  •  Abeltzaintzako ustiatzailearen egiaztagiria (REGA kode-zenbakia)
  • Memoria, honako hauek jasoko dituena: abere mota, abelburu-kopurua, aprobetxamenduaren egutegia eta eusteko sistema edo sistemak, abereak aprobetxamendu-eremuetatik atera ez daitezen.

Dokumentazio guzti hori "Eraztun Berdearen eremuetako abeltzaintza-aprobetxamendua" izeneko gutun-azal itxi batean, eskatzaileak edo haren ordezkariak sinatuta, eta enpresaren izen-abizenak eta, hala badagokio, izen soziala adierazita aurkeztuko da.

Aprobetxamendua doakoa da, deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoa gorabehera.

Animaliek egingo dute aprobetxamendua, eta jarraian adierazitako eremuetan: 

  • Abetxukuko idi larrea: Azalera, gutxi gorabehera: 10 ha. Larre-aprobetxamendua egin dezaketen animalia-motak: Zaldiak eta ardiak.
  • El Espinal, Salburuko parkea: Azalera, gutxi gorabehera: 17 ha. Larre-aprobetxamendua egin dezaketen animalia-motak: Zaldiak.
  • Nebera gaina (Zubigarai): Azalera, gutxi gorabehera: 10 ha. Larre-aprobetxamendua egin dezaketen animalia-motak: Ardiak. Lurzatia doan eta maileguan erabiltzeko da, Udalaren aldeko komodatu gisa, 2017ko martxoaren 29ko kontratu bidez.  

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.