Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan salbuespena ezintasunagatik
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizko autobus geltokian urritasunik edo mugikortasun murriztua duten bidaiarientzako laguntza eskatzea
Autobus Geltokian ematen den doako laguntza eskatzea desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonei, baldin eta Gasteizen jatorria edo helmuga duten bidaiak egiten badituzte.
Urritasunen batengatik edo adinagatik mugikortasuna murriztua izanik, geltokiak bidaiari orori eskaintzen dizkien zerbitzuak jasotzeko nolabaiteko egokitzapena eskatzen duen pertsonak.
- Gutxienez 36 orduko aurrerapenaz jakinarazi behar da laguntza beharra, bai eta berariaz zer nolako laguntza mota behar den ere.
- Egiaztatu egin behar dira mugikortasun arazoak.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 945 16 16 66
Zerbitzu hau eskatzen duten bidaiariek laguntza bezero orori eskaintzen zaizkien zerbitzuak beren egoerara egokitu beharra dutela egiaztatu beharko diete geltokiko langileei, horretarako ezarritako lekuan. Honako agiriak baliatu ditzakete horretarako:
- Urritasunen bat duten pertsonen kasuan, urritasuna egiaztatzen duen agiria, dagokion erakunde ofizialak emana.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonen kasuan, edozein osasun arrazoirengatik edo adinagatik bezero orori eskaintzen zaizkion zerbitzuak beren egoerara egokitu beharra eskatzen duen mugikortasun murrizketa pairatzen duela egiaztatzen duen mediku ziurtagiri ofiziala.
Doako zerbitzua da.
- 181/211 EBren erregelamendua, Autobus eta autokar bidaiarien eskubideei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 181/2011 Erregelamendua, zeinak 2006/2004 (EE) Erregelamendua aldatzen duen
- 1544/2007 Errege dekretua, Ezgaitasunen bat duten pertsonak garraio moduetara iritsi eta horiek erabiltzeko behar dituzten oinarrizko irisgarritasun eta bereizkeria ezeko baldintzak onesten dituen azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretua
- Urritasunik edo mugikortasun murriztua duten bezeroentzako informazioa
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- 250 kilometrotik beherako bidaietarako, laguntza geltokian zuzenean eskatu dezakete, horretarako dauden edozein baliabide erabilita
- 250 kilometrotik gorako bidaietarako, laguntza konpainiari txartela erosteko unean eskatzea gomendatzen dizugu, txartelak saltzeko konpainiak dituen bideetatik edozeinetan.
Interesa dakizuke
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Autobus Geltokia
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.