Gasteizen herritartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzak: Eskaera

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 34zk. 2026ko martxoaren 20a

Lankidetza-ekintzak Garapenerako Lankidetzaren 2022-2025eko Gida Plana eguneratu artean luzatuaren esparru estrategikoari erantzuten diotenak kofinantzatzeko laguntzak ematea. Plan horren arabera, Gasteizko Udalaren lankidetza-misioaren barruan dago "gure hirian elkartasunaren, giza eskubideen eta herritar globalen kultura sustatzea".

Ekintzak hauek dira:

  • Herritarrak sentsibilizatzeko eta hezteko ekimenak egitea, Vitoria-Gasteizko Udalak diruz lagundutako eta egun gauzatzen ari diren proiektuei lotuta.
  • Gaiari ikuspegi lokal-globaletik heltzen dioten proiektuak gauzatzea.
  • 2022-2025 aldirako Garapenerako Lankidetzaren gida-planean jasotako ildo estrategikoekin eta lehentasunezko sektoreekin bat datozen gaiak dituzten proiektuak egitea.
  • Hainbat erakundek batera kudeatu eta gauzatutako proiektuak.
  • Vitoria-Gasteizko kolektibo edo profesionalak benetan inplikatzen dituzten eta, hartara, elkartasunaren kultura sustatzen laguntzen duten proiektuak.
  • Hiriko kolektibo eta pertsona migratzaileek garapenerako GKEekin elkarlan aktiboan diharduten proiektuak.
  • Boluntarioen parte-hartze aktiboa duten proiektuak.
  • Kalitate-bermeak eskaintzen dituzten proiektuak, esate baterako, hizlari, egile edo interpreteen entzutea.
  • Hartzaile askori edo gaitasun biderkatzailea dutenei zuzenduta daudelarik, horiengana iritsiko dela ongi bermatzen duten proiektuak.
  • Ekitaldietan edo programazioetan integratuta dauden proiektuak, edo, onetsiz gero, integratuko liratekeenak.

 

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko entitateek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, Vitoria-Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz.

Deialdiaren oinarrietan proiektuetarako zehazten direnak (6. oinarriko baldintza orokorrak).

(e)tik (e)ra.

Tramitea egiteko moduak

Online

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Garapenerako Lankidetza

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.