Garabiak eramandako ibilgailuak berreskuratzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Garabiak ibilgailuak eramatearekin lotutako oharrak SMS bidez jakinarazteko zerbitzuan alta ematea
Zerbitzu honek aukera ematen du telefono mugikorraren zenbaki bati alta emateko eta garabia titularraren ibilgailua eramatera doanean Udaltzaingoaren oharra jasotzeko SMS bidez.
Hartara, ibilgailua dagoen lekutik kendu ahalko da udal garabiak eraman aurretik, eta garabi-tasa aurreztu. Dagokionean, abiarazte-tasa ordaindu beharko da, eta ez da salbuetsiko egindako arau-haustearengatik ordaindu beharretik.
Telefono-zenbakia aldatzeko aukera ere ematen du, baita zerbitzuan baja ematekoa ere.
Ibilgailuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria, HUT.
- Eguneko 24 orduetan funtzionatuko du zerbitzuak. Pertsona fisiko edo juridiko batek bere izenean jarrita dituen ibilgailu guztietarako mugikor zenbaki bakarrari eman ahal zaio alta.
- Udaltzaingoak eta garabiak ahalik eta bizkorren esku hartuko dute une oro oztopatzea/arau-haustea konpontzeko; beraz, ohar zerbitzuak ez du lan hori motelduko.
- Horrek esan nahi du ez dela itxarongo ohartarazitako pertsona iritsi arte.
Arrazoiak zeinetan titularra jakinaraz daiteke:
- Zamalanak.
- Galtzadaren erdialdean egotea.
- Bidegurutze batean egotea.
- Bigarren ilaran egotea.
- Luzaro aparkatuta egotea.
- Zerbitzu publiko bat oztopatzea.
- Zirkulazio-errei batean traba egitea.
- Higiezin baten sarreran traba egitea.
- Ustez abandonatuta egotea.
- Gelditzeko debekua.
- Espazioaren/aparkalekuaren erreserba.
- Lapurreta.
- Segurtasuna.
- Espaloiaren gainean egotea.
- Pasabide baimendua.
- Oinezkoentzako esparrua.
Arrazoiak zeinetan ez baita titularra ohartaraziko:
- Trafiko-istripua.
- Agentzia exekutiboa.
- Mozkortuta egotea.
- Agiri falta.
- Ikerketa.
- Epailearen agindua.
- Zigiluak.
- Besteak; esate baterako, behar den garabia partikularra denean, udal garabiak ezin duelako zerbitzu hori eman.
Informazio gehiago
Saila: Segurtasuna
Zerbitzua: Udaltzaingoa
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.