eseu


Gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituztenen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzak: Eskabidea

Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateen proiektuak laguntzea du xede, gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuak egiteko, beti ere Gasteizko biztanleei zuzenduta badaude.

Deialdi honetako laguntzak bi programatan banatzen dira: A programa, 2025eko ekitaldikoa, eta B programa, 2025-2026 ikasturtean zehar garatzekoa.

Deialdiaren oinarriak:  ALHAO 26zk. 2025ko martxoaren 5a

Irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak izan ahalko dira dirulaguntza hauen onuradun.

  • Beren estatutuetako helburuen artean berariaz aitortuta izatea osasuna sustatzeko edo elkartekideen bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak egitea.
  • Dirulaguntza eskatzen duten pertsonek edo entitateek Gasteizko udalerrian izan beharko dute helbidea, eskatzaileak udalaz gaindiko entitateak diren kasuetan izan ezik; kasu horietan, dirulaguntzaren xede diren ekimenak Gasteizko udalerrian egin behar dira eta udalerriko biztanleei egon behar dute zuzenduta.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea eta datuak eguneratuta edukitzea.
  • Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku egoeretakoren batean ez egotea.

(e)tik (e)ra.

  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan legez eratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, betiere aurretik aurkeztu ez bada.
  • Erakunde eskatzailearen estatutuen eta identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, Kirol eta Osasun Publikoko Sailaren deialdira aurkezten diren lehen aldia denean, edo, beste edizio batzuetan aurkeztu diren kasuetan, estatutu horiek azken aldiz aurkeztu zirenetik aldaketaren bat izan dutenean
  • Eskatzailearen ordezkaritzaren egiaztapena eta elkarte eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun agiriaren (NAN) edo atzerritarraren identifikazio zenbakiaren (AIZ) kopia.
  • Banketxearen egiaztagiria, kontu-zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena (elkarteak berak izan beharko du titular).
  • Programaren eta jardueren proiektua: erakunde eskatzaileak, gehienez ere, 40 orrialdeko dokumentu batean aurkeztu beharko du proiektua, eta, betiere, deialdi hau arautzen duten oinarri espezifikoetan adierazitako ezaugarriei erantzun beharko die. Besteak beste, diru-sarreren eta gastuen aurrekontu bat sartuko da, IV-S Eranskinaren arabera.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Osasun Publikoa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.