Filmak, iragarkiak eta ikus-entzunezko ekoizpenak Gasteizen filmatzeko baimena eskatzea

Gasteizko eta Arabako espazio eta jabetza publikoetan (parkeak, lorategiak eta eraikin historikoak, besteak beste) filmak grabatzeko, iragarkiak filmatzeko edo ikus-entzunezko beste produkzio batzuetarako baimena eskatzea.

  • Ikus-entzunezko produkzioaren ardura duten pertsona fisiko eta juridikoak (ikus-entzunezko ekoiztetxeak).
  • Ikus-entzunezko produkzioaren ardura duten elkarteak, kolektiboak eta/edo pertsonak.

  • Babes eta segurtasun neurri egokiak betetzea kableatuari, hiri-altzariei, espazio publikoari dagokienez, baita inguruko bizilagunekiko eta merkataritzarekiko komunikazioa bermatzea.
  • Zirkulazio-mozketak seinaleztatzea eta jakinaraztea.
  • Aldez aurretik, baimen espezifikoak, segurtasun-neurri gehigarriak edo zerbitzu publikoen koordinazioa (leherketak, droneen bidezko hegaldiak, armen erabilera, kea, ura eta abar) eskatzen duten ekintza, elementu edo behar bereziak biltzen dituen edozein grabazioren berri eman beharko da, eta, hala dagokionean, dagokion dokumentazioa aurkeztu.

Urte osoan irekita.

Dokumentazioa grabatzen hasi baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago bidaliko da. Ondare-ondasunen kasuan, epe hori beste 10 egun baliodunez luzatuko da.

  • Pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa (NAN, IFK, etab.)
  • Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia, filmazioan sor litezkeen kalte-galerak estaltzeko.
  • Gidoiaren sinopsi laburra.
  • Lanerako plana.
  • Ekintza, elementu edo behar bereziak barne hartzen dituen filmaketa bada, eskatzaileak kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa bidali beharko du.

Tramitea egiteko moduak

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 eta 7.4 epigrafeetan jasota dago.

  • Beharren eta egin beharreko ekoizpenaren tamainaren arabera, 2, 5 edo 10 grabazio-set grabatzeko baimena eskatuko da.
  • Eskaera horiek errepikatu egin ahal izango dira, baita elkarren artean konbinatu ere, ekoizpen bakoitzaren grabazio-beharretara egokitzeko.
  • Eremu publikoa okupatzeko tasen zenbatekoa arestian aipatu tasetan ageri da. Ekoizpen motaren arabera, %90erainoko hobaria edo tasa horien erabateko salbuespena aplikatu ahal izango da.

Interesa dakizuke

Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-gasteizko Udalaren babesa duen doako zerbitzu publiko bat da, eta filmaketetarako agertoki izateko herrialdea hautatzen duten ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzea eta horiei laguntzea du xede.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.