eseu


Erkidegokoak ez diren atzerritarren erroldako izen-ematea berritzea

Erkidegokoak ez diren eta bizileku-baimen iraunkorrik ez duten atzerritarren errolda-inskripzioa bi urtean behin berritzea. 

Urte osoan irekita.

Indarrean den nortasun agiria.

Berritzea bi urtean behin egingo da, erroldan izena ematen denetik edo azken aldiz berritzen denetik hasita.

  • Tramite hau egin beharra duten pertsonei gutun bat bidaliko zaie erroldan duten helbidera; bertan adierazten den iraungipen-data baino lehen izen-ematea berritu behar dutela jakinaraziko zaie, eta egin ezean baja emango zaiela ohartaraziko zaie.
  • Iraungitzeagatiko bajaren ebazpenaren aurrean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da jakinarazpena egin eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazpena egin eta 2 hilabeteko epean.
  • 16 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo behar bezalako akreditazioa duen ordezkari batek egin dezakete berritzea.
  • 16 eta 18 urteko pertsonei dagokionez, bi aukera daude: interesdunak berak egitea ala gurasoek edo behar bezalako akreditazioa duen ordezkari batek egitea.
  • 18 urtetik gorakoen kasuan, interesdunak berak egin dezake Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Informazio gehiago

Saila: Administrazioa Modernizatzea

Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.