Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Erdi Aroko Hiriguneko udalaren enpresa zentroan alokairuan hartzeko aretoen eskaria
Erdi Aroko Hiriguneko udalaren enpresa zentroan enpresa berritzaileentzako erabilgarri dauden lokalak alokairuan uztea.
Hauek dira egoitzak:
- Eskola kaleko 10.eko egoitza. ALHAO 54zk. 2015eko maiatzaren 6a
- Hedegile kaleko 70.eko egoitza. ALHAO 105zk. 2017ko irailaren 13a
- Enpresa Zentroa: Errementari kaleko 31.eko, 35.eko eta 70.eko egoitzak. ALHAO 106 zk. 2023ko irailaren 8a
- Enpresen Hazitegi Komertziala: Hedegile kaleko 38.eko eta 40.eko egoitzak.
Deialdiaren oinarriak (Merkataritza-enpresen hazitegiaren egoitza): ALHAO 128 zk. 2025eko azaroaren 10a
Lau egoitzetarako betebeharrak:
Gasteizko Udalaren Enpresa Zentroetako Araudiaren 9. artikulua
Eskola kaleko 10.eko egoitzako lokaletarako betebeharrak:
Enpresa berritzailea izatea; lehentasuna emango zaie negozio estrategiaren oinarritzat teknologia erabiltzearekin lotutako produktu, prozesu edo zerbitzuak dituztenei.
Hedegile kaleko 70.eko egoitzako lokaletarako betebeharrak:
Beren negozio-estrategia ikus-entzunezkoen sektoreko produktu, prozesu edo zerbitzuetan oinarritzen duten enpresak izatea.
Errementari kaleko 31, 35 B eta 70.eko Enpresa Zentroko lokaletarako betebeharrak:
Hautaketa-prozeduran parte hartu ahal izateko, eskatzaileen jarduerak bateragarria izan beharko du indarrean dagoen hirigintza-plagintzak onartzen dituen erabilerekin (Erdi Aroko Hiriguneko HBPB); hiri-enpresak izan beharko dute, eta lehentasuna emango zaie beren negozio-estrategia teknologia erabiltzen duten produktu, prozesu edo zerbitzuen garapenean oinarritzen dutenei.
Merkataritza-enpresen hazitegiaren egoitzarako betebeharrak
a) Enpresaren jarduera nagusia ekonomia jardueren gaineko zergaren multzo edo epigrafe hauetakoren batekoa izatea:
- 64: establezimendu iraunkorretan egiten den jangaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza (salbuespenak: 646: tabako gaien eta erretzailearentzako artikuluen txikizkako salerosketa, eta 647.5: janari eta edarien horniketa tabakoa salbu, makina automatikoen bitartez).
- 65: janariez bestelako produktuen salerosketa, txikizka, establezimendu iraunkorretan.
- 691: etxeko tresna elektrikoen, ibilgailuen eta bestelako kontsumo-ondasunen konponketa.
b) Enpresak lokalean egin beharko du jarduera eta jendearentzat irekita egon beharko du merkataritza orduetan.
Urte osoan irekita.
Enpresen Hazitegi Komertzialaren egoitza: 30 egun natural, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik. (ALHAO 128zk. 2025eko azaroaren 10a)
- Bideratu nahi den jardueraren enpresa-plana.
- Sustatzaileen curriculum vitae-a.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Gasteizko Udalaren Enpresa Zentroetako Lokalak Eskuratzeko Prozedura Finkatzen duen Araudia xedatutakoarekin bat kudeatuko dira esleitzeko modua eta itxarote zerrendak.
Deialdia urte osoan zehar indarrean dagoenez, proiektuak jaso ahala aztertuko dira. Eskakizun guztiak bete eta proiektuaren balorazioa gainditu ondoren, lokala utziko da; beti ere lokal erabilgarriren bat balego. Bestela, itxaron zerrendan geratuko da eskabidea.
Lokalen eskaintza aldakorra da, eta aurreko kontratuen amaiera-data eta balizko uko-egiteen araberakoa izango da. Lokal libreak kontsultatzeko, deitu 945 16 12 83 telefonora edo cecm.gestion@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoan.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Enpresak
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.