Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Eraikuntzen ziurtagirien eskaera
Hirigintza-diziplinako espediente irekirik ez izatearen ziurtagiriak edo katastroko edozein erreferentziari buruzko ziurtagiriak eskatzea.
Eskaeran espresuki aipatu behar da eskatzen dena ziurtagiri bat dela.
Urte osoan irekita.
Tramitea egiteko moduak
Online
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Aurrez aurre
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Bideo-arreta bidez
Tramite hau bideo-arreta sistemaren bidez egiteko, hitzordua eskatu:
Bideo-arretari buruzko informazio gehiago, izapideak eta ohiko galderak: Bideo-arreta zerbitzua
Izapide hau ziurtagiri bat eskatzeko baino ez da. Ez nahastu hirigintza-kontsultekin edo antolamenduz kanpo egoteko eskaerekin.
Eraikinen zerbitzuak jakinarazpen elektronikoaren aplikazioaren bidez jakinaraziko du ziurtagiria. Pertsona fisikoa izanez gero, Gasteizko Udaleko zerbitzu publikoen erabiltzaileen erregistroan ageri den jakinarazpenetarako helbidera bidaliko da.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Eraikuntzak
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.