Obraren azken kostuaren aitorpena
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ): Ordaindu beharreko zenbatekoaren kontsulta
Kontsultatu ordaindu beharreko zenbatekoaren informazioa.
Epea
Urte osoan irekita.
Dokumentazioa
Tramitea egiteko moduak
Online
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Aurrez aurre
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Telefono bidez
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Zenbatekoa
Zerga-oinarria bider zerga-tasa egitetik ateratzen dena izango da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuota. Horrela kalkulatutako zerga-kuotari legez dagozkion hobariak kenduko zaizkio.
- Kuota = (zerga oinarria x zerga tasa) - hobariak
- Zerga oinarria: Obraren egiazko eta benetako kostua da.
- Zerga tasa: % 5.
Kontsultatu Araudia atalean Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza (3 atala).
Zergaren kudeaketa
Zerga bi likidazio eginez kudeatzen da:
Lehen likidazioa:
- Subjektu pasiboak obraren aurrekontua aurkeztu behar du, elkargo ofizialak oniritzia emanda, lan txikietarako izan ezik.
- Obra-lizentzia ematen denean lizentziaren titularrari igortzen zaio.
Bigarren likidazioa:
- Obra bukatu ondoren, 4 hilabeteko epean, subjektu pasiboak azken kostuari buruzko aitorpena aurkeztu behar du obra-bukaerako likidazioa egin dadin.
- Lana bukatutakoan lizentziaren titularrari igortzen zaio.
Ohiko galderak
Nork ordaindu behar du Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga?
Obra lizentzia eskatzen duen pertsonak edo enpresak ordaindu behar du. Lizentziarik gabe egindako obrak badira, egiten dituen pertsonak edo enpresak.
Nola kalkulatzen da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga?
Eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeak duen kostu osoari zerga-tasa aplikatuz kalkulatzen da zerga; % 5,00ekoa da.
Noiz aitortu behar dut obraren behin betiko kostua?
Eraikuntza, instalazioa edo obra bukatu ondoren lau hilabeteko epean, subjektu pasiboak egindako eraikuntza, instalazioa edo obren azken kostuaren aitorpena aurkeztu beharko du, eta horren arabera egingo da zergaren behin betiko likidazioa.
Zer gertatzen da obraren kostua aldatu bada?
Obraren benetako kostua aldatu egin bada aurretiaz adierazitako kostuaren aldean, likidazio berria egingo da, edo behar den diru-sarreren itzulketa tramitatuko da.
Obra lizentziari uko egiten badiot, ordaindutako zenbatekoaren zati bat atzera jasotzeko eskubidea dut?
Lizentziaren titularrak obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, eta ukoa idatziz adierazten badu, Gasteizko Udalak egindako behin-behineko likidazioa itzuli edo baliogabetu egingo du.
65 urtetik gorakoa naiz eta obra bat egin dut nire etxebizitza nire desgatasunera egokitzeko. Badut inolako hobaririk zergan?
% 85 eta % 90 arteko hobaria aplikatuko da, diru-sarreren arabera.
- Urteko errentak 18.000 eurotik gorakoak ez badira: % 85.
- Urteko errentak 8.000 eurotik gorakoak ez badira: % 90.
Etxebizitzaren jabe diren 65 urtetik gorako pertsonen bizigarritasun baldintzak hobetzea eta etxebizitza egokitzea (bainugela eta bizigarritasuna oro har) izango dute helburu egindako lanek.
Nire etxeko atarian lanak egingo dituzte bertan bizi garenon irisgarritasuna hobetzeko (igogailua zero kotara jaistea). Badugu inolako hobaririk zergan?
EIOZren kuotan % 78 hobaria aplikatuko da eraikinak egokitzeko egiten diren obretan, baldin eta irisgarritasun-zailtasunak dituzten pertsona taldeei bertara sartzea edo bertan bizitzea errazten bazaie horrekin. Komuna eta igogailuak instalatzeko, ate eta sarrerak edo antzekoak aldatzeko izan daitezke lanak.
Non eta nola ordain dezaket iritsi zaidan ordainagiria?
Ordaintezko bideak kontsultatu.
Zerga ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.