Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Eraikuntza berriak: Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa)
Enpresa sustatzaile eta eraikitzaileek obra berriaren eskritura publikoaren bidez aitortu behar dute eraikin bat badela.
Etxebizitza eraikitzen duten partikularrek ere egin behar dute obra berriaren eskritura publikoa (gainbalioan alta ematea).
Enpresa sustatzaileak eta eraikitzaileak zein partikularrak, edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonak.
Urte osoan irekita.
Bi hilabete, egitatea gertatzen den egunaren biharamunetik kontatuta
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga, hirilurreko nahiz landalurreko ondasun higiezinen zerga eta zaborrak bildu eta suntsitzeagatiko tasa
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga - Eranskina (titularrak)
Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea ...).
Obra amaierako ziurtagiria.
Obra berriaren eskritura.
Zatiketa horizontalaren eskritura.
Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.
Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Gainera, interesdunek eskatuz gero, kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak ere egin ditzake.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.