Emisio gutxiko eremuetarako (EGE) ingurumen-etiketak: salbuespenak

Gasteizko emisio gutxiko eremura (ZBE) ingurumen-etiketa (B, C, ECO edo Zero) duten ibilgailuek besterik ez daitezke sar. Hala ere, badira etiketarik gabeko ibilgailu motordunentzako salbuespen batzuk, aldi baterako eta aldez aurreko eskaera baten bidez gunean sartzeko baimena lor dezaketenak.

Ingurumen-bereizgarriaren mugak eragiten dieten ibilgailu motordunen titularrak, honako kasu hauetan:

  • EGE dagoen garaje batean aparkaleku-plaza baten titular edo errentaria izatea.
  • EGEan ibilgailu-gordeleku jardueraren titularra izatea.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako (MUP) txartelaren titularra izatea.
  • MUP txartelik ez duten mugikortasun urriko pertsonak zein gaixoak.
  • Errenta-maila baxuko pertsona fisikoa izatea.
  • Erretiro-adinetik hurbil dagoen profesionala izatea.
  • Turismo-ibilgailuren batekin EGEan zerbitzu ematea.
  • Atzerriko matrikuladun ibilgailua izatea.
  • Larrialdietako zerbitzua emateko sartzea (ondore, eskaera aurkeztu, egutegiko hurrengo 3 egunetan).

Urte osoan irekita.

Emisio gutxiko eremuari (EGE) buruzko informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/zbe

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.