eseu


Emakumeen etxean espazioak erabiltzeko erreserba

Ahalduntze feminista bultzatzen duten jarduerak egiteko gelak erabiltzeko eskaera-sistema.

Hornikuntza eta edukiera-ri buruzko informazioa kontsultatu.

 

  • Talde, kolektibo feministak eta emakume elkarteak
  • Beste erakunde batzuk, ahalduntze feminista sustatzen duten ekimenak egiteko.

  • Emakumeen Etxean egiten diren jarduerek ahalduntze feminista bultzatuko dute (banakakoa eta kolektiboa), bai eta gizartea eraldatzea ere, genero-berdintasuna eta Gasteizko emakumeen eskubideen erabateko egikaritza errazteko. 
  • Jarduerak Emakumeen Etxearen printzipio zein ildoetara egokitu behar dira, baita indarrean dagoen udal-berdintasun planera ere.

Urte osoan irekita.

Uztailean arratsaldeetan, eskarien arabera. Hala ere, hiriko elkarte eta taldeek aukera izango dute Etxeko aretoak erreserbatzeko; beti bezala, espazioen lagapen zerbitzuaren bitartez. Abuztuan itxita.

Elkarteek, etxeko espazioak erabili eta gero,  jardueren jarraipen fitxa bete beharko dute.

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city


  • Eskakizuna eskatutako data baino 8 lanegun lehenago, gutxienez, egin behar da.
  • Okupazio eta erabilera-maiztasun handiagoa dakarten jardueretarako, eskakizuna eskatutako data baino 15 lanegun lehenago, gutxienez, egin behar da.

Informazio gehiago

Telefonoa: 945 16 12 14

Posta elektronikoa: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Berdintasuna

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.