Elkarteen Etxeetako lokalak egoitza gisa erabiltzeko nahiz bertako armairuak erabiltzeko eskabidea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Elkarteen etxeetako areto komunak noiz edo noiz erabiltzeko erreserbaren eskabidea
Zerbitzu eta baliabide teknikoak dituzten areto komunen eskaera, bilerak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak egiteko.
- Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan-izena emanda egotea.
- Erakundearen helburu eta jarduerek gizarte, kultura edo hezkuntza esparruarekin lotuta egotea.
- Erakundearen jarduera-esparru nagusia Gasteizko udalerria izatea.
- Lokala erabiltzeko baldintzak eta elkarteen etxeak erabiltzeko arauak onartzea.
- Elkarte eta kolektiboei utzitako aretoen egutegian kontsultatu, dena delako aretoa erabilgarri dagoen eskabidea aurkeztu baino lehen.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: accesopuntual@vitoria-gasteiz.org
- Erreserba gutxienez 3 egun baliodun lehenago egingo da, eskatutako data baino lehen.
- Zerbitzu hau abuztuan itxita izango da.
- Deialdiarekin lotutako zalantza edo kontsultarik izanez gero, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzura jo daiteke.
- Areto eta armairutxoen erabilera jarraituaren esleipendun diren elkarteek nahiz horretarako baimenik ez dutenek baliatu ahal dute zerbitzu hau.
Informazio gehiago
Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzua
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarren Partaidetza
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 egun baliodun
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.