eseu


Ekonomia zirkularreko proiektuak garatzeko laguntza-deialdia: Justifikazioa

Jasotako dirulaguntza justifikatzea.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 54zk. 2024ko maiatzaren 15ean

Gasteizko udalerriaren eremuan abian jartzen diren proiektuak eta jarduerak garatzeko laguntzak, negozio-eredua birdiseinatzeko, lehiakorrak eta jasangarriak izan daitezen ekonomia zirkularraren parametroetatik.

(e)tik (e)ra.

  • Proiektua garatzean egindako jardueren eta lortutako emaitzen oroitidazkia.
  • Egindako gastuen justifikazioa, behar bezala egiaztatua, eta ordainketak justifikatzen dituzten agiriak.
  • Ahal izanez gero, gauzatutako proiektuen dokumentazio grafikoa.

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozen fakturak eta 2023ko urriaren 20tik 2024ko urriaren 18ra bitarteko epeari dagokienak.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.