eseu


Europako Erkidegoko atzerritarren erroldako inskripzioa berrestea

Prozedura honen bidez, Europako Erkidegoko atzerritarrak edo bizileku iraunkorreko baimena duenak udalerrian bizitzen jarraitzen duela baieztatzen du.

Egoera horretan dauden pertsonek bi urtean behin baieztatu beharko dute bizilekua, atzerritarren erregistroan inskribatuta ez badaude, eta bost urtean behin, inskribatuta badaude, salbu eta denbora-tarte horretan errolda-mugimenduren bat egin badute beren datuak eguneratzeko.
Bizilekuaren berrespena egiten ez bada, baja-espedientea irekiko da, behar ez bezala inskribatuta egoteagatik, eta horren berri erroldako helbidean emango da.

  • Bizilekua Gasteizko udalerrian izatea.
  • Indarrean dagoen identifikazio-agiria aurkeztea.

Urte osoan irekita.

 

Eskatzailearen pasaportea, NAN komunitarioa edo indarrean dagoen ANT.

Epeari dagokionez:

  • Atzerritarren erregistroan inskribatuta ez dauden pertsonen kasuan: izena ematen dutenetik bi urtean behin, erroldako azken aldaketatik edo bizilekuaren azken berrespenetik.

  • Atzerritarren erregistroan izena emanda dauden pertsonen kasuan: bost urtean behin, izena ematen dutenetik, erroldan azken aldiz aldatzen denetik edo bizilekua berresten denetik.

Baieztapenari dagokionez:

  • Izapide hori egitera behartuta dauden pertsonek gutun bat jasoko dute erroldatuta dauden etxebizitzan, eta jakinaraziko zaie adierazitako iraungitze-data baino lehen egin beharko dutela berrespena, eta ohartaraziko zaie behar ez bezala inskribatzeagatik baja-espediente bat hasiko dela, hala egin ezean.

  • 18 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo behar bezalako akreditazioa duen ordezkariaren bitartez berrituko da.
  • 16 eta 18 urte bitarteko pertsona emantzipatuen eta 18 urtetik gorakoen kasuan, interesdunak berak egin behar du Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Informazio gehiago

Saila: Administrazioa Modernizatzea

Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.