eseu


Hileta-eskubidea eskualdatzea: Dohaintza bidezko transmisio-eskaera

Dohaintza bidez, Salbatzailearen edo Santa Isabel hilerrietako nitxo, hilobi, panteoi edo kolunbarioren baten gaineko hileta-eskubidearen titulartasuna eskualdatzea.

 

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:


  • Titularraren eta dohaintza jasotzen dutenen nortasun agiriak.
  • Dohaintza-akordioaren dokumentua, titularrek sinatua edo baimendua, Arabako Foru Aldundian aurkeztutako likidazioarekin batera. 
  • Ehorzte-eskubidearen titulua: Eguneratu nahi izanez gero.
  • Ordezkaritza bidez jardunez gero:
    • Santa Isaben hillerian: Dohaintza-hartzaile bat baino gehiago badago, eskatzaileak gainerako dohaintza-emaileen baimena aurkeztuko du.
    • Salbatzailearen hillerian: Eskatzaileak gainerako dohaintza-emaileen baimena aurkeztuko du administrazioko titular gisa agertzeko.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.10 epigrafean jasota dago.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.