Euskara sustatzen duten entitateen eraldaketa digitalerako, antolakuntza indartzeko eta komunikazioa berritzeko proiektuak egitearren dirulaguntza: Eskaera

Bi urteko lehiaketa bidezko dirulaguntzak, hainbat ekintza-ildori dagozkien erakundeen proiektuak laguntzeko.

  • Eraldaketa digitala: barne-prozesuak digitalizatzea, kudeaketa-tresnak (CRM/ERP), zibersegurtasuna eta hodeiko lankidetza.
  • Antolakuntza indartzea: aholkularitza estrategikoa, errelebo-planak, harrera egiteko protokoloak eta idazkaritza teknikoko kanpo-zerbitzuak.
  • Komunikazioa eta ikusgarritasuna: auditoriak, sare sozialak berritzea, edukiak (podcastak, bideoak) sortzea eta euskara hiriko espazioetara ateratzeko ekintzak.
  • Talde-zaintza: lidergoari eta talde-kudeaketari buruzko prestakuntza, eta talde-kohesioko saioak.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 80 zk., 2026ko uztailaren 15ekoa

Norentzat

Euskara sustatzeko xedez diharduten eta Vitoria-Gasteizen egoitza duten entitateentzat.
Salbuespen moduan, onartu egingo dira Vitoria-Gasteizen egoitzarik ez duten baina udalerrian urtean zehar etengabe diharduten entitateak.

Betebeharrak

Erakundeen estatutuetan jaso behar dira, besteak beste, euskararen sustapena edo erabilera bera.

Diruz lagunduko diren proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.

Epea

(e)tik (e)ra.

Dokumentazioa

  • Elkartearen helburuak zerrendatzen dituen erregistratutako estatuen orrien fotokopia. Izan ere, estatutuetan, elkartearen helburuen artean euskararen sustapena, erabilera edo normalizazioa agertu behar dira.
  • Beharrezkoa izanez gero, elkarteak egindako antzeko proiektuak egiaztatzen dituen dokumentua.

Oharrak

Aurkeztutako proiektu bakoitza jarraian agertuko diren taldeetako batean sartuko da ekintza-ildoaren arabera (proiektu batek talde ezberdinetako ekintza-ildoak izanez gero, jarduera nagusia ikuspuntu ekonomikotik hartuko da kontuan, hau da, aurrekontuan gehien esleitu zaion jarduera izango da erreferentzia). Horrela, talde horri dagokion puntuazioa lortuko da (adibidez, kudeaketa automatizatzeko proiektua bada, 25 puntu lortuko du).

  • 1. Taldea. Kudeaketa automatizatzea (25 puntu): dokumentuen kudeaketa fakturatzea, bazkideak gehitzea eta software-tresnak areagotzea, administrazio-orduak nabarmen murrizteko.
  • 2. taldea. Lankidetza eta irisgarritasuna (10 puntu): hodeiko informazioa partekatzeko sistemak, biltzarkide guztiek sarbidea dutela bermatzeko eta informazio-galerak saihesteko.
  • 3. taldea. Zibersegurtasuna eta Datuak Babesteko Lege Organikoa (10 puntu): datuak babesteko segurtasun-kopia automatizatuak eta protokolo tekniko zein automatizatuak ezartzea.
  • 4. taldea. Xede-publiko berriak (15 puntu): 18 eta 30 urte bitarteko gazteak erakartzeko estrategia zehatzak eta bazkideak gehitzeko helburu neurgarriak.
  • 5. taldea. Formatuan sortzea (15 puntu): podcastak, bideo biralak, gamifikazio-aplikazioak edo -tresnak erabiltzea, elkartearen mezua modernizatzeko.
  • 6. taldea. Hirian presentzia izatea (5 puntu): elkartearen lokaletik kanpo, hiriko espazio publikoetan kokatzeko proposamenak.
  • 7. taldea. Karga arintzea (10 puntu): idazkaritza teknikorako kanpo zerbitzuak kontratatzea, eta administrazio-zereginak bizkortzeko proiektuak kudeatzea.
  • 8. taldea. Funtzioen eta harrerako eskuliburuak (5 puntu): kargu bakoitzaren funtzioak biltzen dituen dokumentua eta kide berrientzako harrera-protokolo idatzia.
  • 9. taldea. Barne-kohesioa (5 puntu): lantaldeen arteko harremanak hobetzeko eta burnout-a prebenitzeko psikologoekin edo dinamizatzaileekin egindako saioak.

Puntuazio gehigarria, esperientziagatik: erakundeak aurretik helburu bera duen edo antzekoa den proiekturik garatu baldin badin badu, proiektu bakoitzeko puntu bat lortuko du; gehienez ere, 4 puntu gehigarri.

Proiektu bakoitzeko emango den gehieneko dirulaguntza 20.000,00 eurokoa izango da, eta inola ere ezin izango da jaso aurkeztutako proiektuaren zenbatekoa baino handiagoa.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Euskara

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.