eseu


Basaldean proiektu berritzaileak edo proiektu pilotuak garatzeko lurzatiaren eskaera

Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresen zentroan tokiko nekazaritza ekologikoaren sektoreari balio erantsia emango dioten proiektu berritzaileak eta/edo proiektu pilotuak garatzeko erreserbatutako lursailen norgehiagoka bidezko eskaera.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 88zk., 2024ko abuztuaren 7koa

Proiektu berritzaile edo proiektu pilotu bat aurkezten duten enpresak, autonomoak, elkarteak eta irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak, baldin eta proiektu horrek balio erantsia badu Basaldea proiektua garatzeko, lurraldean agroekologia bultzatzeko eta/edo, oinarri hauetan jasotako irizpideen arabera, Vitoria-Gasteizko udalerriarentzat interesgarriak badira.

  • Legez eratuta egotea, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea, eta administrazio publikoarekin kontratatzeko debekua dakarten kasuetako batean ez egotea.

  • Elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egon beharko dute, edo dagokion erregistro publikoan.

  • Baratze-jarduera bideragarrirako egoki den eta berehalakoan ustiatu ahal izateko prest dagoen inongo landa-lurren jabe ez izatea Arabako Lurralde Historikoaren barruan.

  • EJZn nekazaritza ustiapen gisa alta emanda egotea (hala badagokio), edo esleitzen denetik hilabeteko epean gehienez horretarako konpromiso hartzea; orobat, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan (Ekolurra) alta emanda egotea.

  • Proiektua sustatzen duen taldeko kideetako batek, gutxienez, prestakuntza hau izan beharko du, eta zuzenean parte hartu beharko du proiektuaren garapenean:

    • Nekazaritzako zein nekazaritzako elikagaietako ingeniaritza, edo antzekoak.

    • Edo nekazaritza arloko Lanbide Heziketako erdi edo goi mailako prestakuntza zikloa: nekazaritza ekologikoko ekoizpena, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena, paisajismoa eta landa-ingurua.

    • Edo nekazaritza ekologikoaren arloko profesional-ziurtagiria edukitzea, edo nekazaritza ekologikoaren edo bestelako nekazaritza iraunkorraren arloko prestakuntza-ikastaroak sektorean onetsitako erakunde edo entitateek emanak egin izana 250 ordu edo gehiagoko ikastaro bat nahiz ordu kopuru hori osatu arteko hainbat ikastaro.

  • Azken betekizun horren lekuan, aski izango da gutxienez 6 hilabeteko esperientzia egiaztatzea nekazaritza ekologikoan edo bestelako nekazaritza jasangarrian, edo urtebeteko esperientzia ohiko nekazaritzan, eta gutxienez 20 orduko prestakuntza-modulu bat egin izana ekoizpen ekologikora bihurtzeko, lehen kasuan, eta gutxienez 100 ordukoa, bigarrenean.

Urte osoan irekita.

  • Enpresa edo entitate eskatzailea egiaztatu eta identifikatzeko agiriak, deialdiaren oinarrietako 4. epigrafeko B puntuaren arabera.
  • Lagatzeko eskatzen den nekazaritza-lursailean garatu nahi den enpresa-proiektuari buruzko dokumentazioa, deialdiaren oinarrietako 4. epigrafeko B puntuaren arabera.
  •  

Tasa deialdiaren 2 epigrafean jasota dago.

Esleipenak 5 urteko iraupena izango du, edo, epea laburragoa bada, entitateak bere proiektua garatzeko egokitzat jotzen duen denbora. Itxaron-zerrendan beste interesdunik ez badago, 5 urteko egonaldia bukatutakoan emakidaren urtez urteko luzapenak eskatu ahalko dira

Informazio gehiago

Posta elektronikoa: basaldea.gestion@vitoria-gasteiz.org

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.