Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Aste Santuan, San Prudentzion eta Gabonetan atrakzioak eta azoka postuak jartzeko eskaera
Aste Santuan eta San Prudentzion eta Gabonetan hainbat elementu (izotz pista, txirrista, atrakzioak eta feria postuak) jartzeko baimena eskatzea, 2026, 2027, 2028 eta 2029 urteetarako.
(e)tik (e)ra.
Izotz pista, noria eta karruselerako eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2026/03 25 arte. Gainontzeko elementuentzako, 06/03/2026an itxiko da.
- Segurtasun-baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazio teknikoa, gutxienez honako hauei dagozkien baldintzak: feria-atrakzio eta -postuen deskribapena eta muntaketa, zainketa eta erabilerari dagozkion jarraibideak. Teknikari eskudunak egin eta izenpetu behar du, eta eskatzailearen izenean egon, eta honakoak agertu behar dira gutxienez: atrakzio edo postuaren deskribapena eta argazkia, eta muntatzeko, onik zaintzeko eta erabiltzeko jarraibideak, hala badagokio. Memoria tekniko horren atal batean honako hauek jaso behar dira: atrakzioak edo postuak hartzen duen azalera metro koadrotan (kanpoan etxolarik izanez gero, haren azalera gehitu behar zaio benetan hartutako azalerari) eta instalatutako potentzia elektrikoari buruzko datuak, xehakatuta (argiteriarako eta indarrerako), eta argitzeko erabilitako lanparen eta ekipo eta motorren kopurua eta motak deskribatuta. Instalazioaren aldiberekotasunaren faktorea ere zehaztu behar da.
- Datuek koherente izan behar dute energia elektrikoaren hornitzailearekin kontratatutako potentzia elektrikoarekin.
- Orobat adierazi beharko da energia-efizientziako zer neurri ezarri diren argiztapenean (esate baterako, LED lanparak jartzea) eta ekipo eta motorretan (adibidez, frekuentzia-aldagailuak).
- Datuak falta badira edo argiak ez badira, 0 puntu lortuko dira kontsumo- eta energia-efizientziaren atalean.
- Teknikari tituludun eskudunak edo ikuskapen-entitate egiaztatu batek egindako urteroko ikuskapen-ziurtagiria.
- Segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria, muntaketa bakoitzari dagokiona, teknikari tituludun eskudunak edo ikuskapen-entitate egiaztatu batek egina.
- Instalatzaile elektrikoaren buletina, muntaketa bakoitzerako; instalazioarekin batera eta postua edo atrakzioa ireki aurretik aurkeztuko da beti.
- Indarrean dagoen erantzukizun zibileko asegurua (EZA): Konpainia aseguratzailearen edo aseguru-artekaritzaren ziurtagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen ditu ezarritako gutxieneko edukia eta aseguratutako gehieneko kapitala dauzkana.
- Konpainia aseguratzailearen edo aseguru-artekaritzaren ziurtagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen ditu ezarritako gutxieneko edukia eta aseguratutako gehieneko kapitala dauzkana.
- Instalatzaile elektrikoaren ziurtagiria edo TBIEZa (Tentsio Baxuko Instalazio Elektrikoen Ziurtagiria)
- Sexu-delituen ziurtagiria.
- Laneko Arriskuen Prebentzioa betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Su-itzalgailuak ikuskatu izanaren ziurtagiria.
Gainera, izotz-pistarako eta txirristetarako aurkeztu beharko dira:
Izotz-pista osatzen duten elementu guztien kokapena jasotzen duten infografia eta eska-lako planoak (izotz-pista nagusia, txirristak, haurrentzako izotz-pista, karpa, etxolak eta makineria).
Instalazioen eta osagarrien fitxa teknikoa.
Olanak erabili behar izanez gero, M2 motakoak edo handiagokoak izango dira.
Koadro elektrikoak zehatz-mehatz zehaztea, eskemarekin.
Salbuespen gisa beharrezkoak diren ekipo elektrogenoak izatearen egiaztagiria.
Tramitea egiteko moduak
Online
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Aurrez aurre
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.
- Ordenantza, Vitoria-Gasteizko Udalerrian Kaleko Salmenta arautzeko Ordenantza
- 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, txikizkako merkataritza antolatzeko legea
- 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzko legea
- 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren legea
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintza orokorrak eta postu bakoitzerako espezifikoak bete beharko dira, ordutegiei, argiztapenari eta soinuari, segurtasun-, garbiketa-, osasun- eta higiene-neurriei, hizkuntza-eskubideei, berdintasunari eta espazio publikoaren babesari dagokienez, besteak beste.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.