Adingabeek alkohola kontsumitzeagatiko erantzukizuna onartzea eta isunaren ordezko neurria eskatzea

Adingabe izanda alkohola kontsumitzeko arau-haustea onartzea eta ezarritako isunaren ordezko neurria har dadila eskatzea.

Urte osoan irekita.

Eskaera 15 egun balioduneko epean aurkeztu behar da, hasteko erabakiaren jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

  • Identifikazio-agiri originalak.

Eskaera hau aurkeztea bateraezina da alegazioak aurkeztearekin, eta zehapen-prozeduraren tramitazioa eteten du neurri alternatiboa amaitu arte. 

Neurri alternatiboa Udal Poliziaren Substantzien Kontsumoagatiko Prebentzio eta Hezkuntza Neurrien Zerbitzuan egiten da. Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 161616 telefonora (luzapenak: 1421 eta 3232) , 9:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Osasun Publikoa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.