Luzapen-eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa) - Higiezinak jaso gabeko edo banatu gabeko jaraunspen bidez eskualdatzea: Adierazpenaren aurkezpena
Heriotzagatiko eskualdatzeetan (mortis causa), jaraunspena banatu gabe egon arren, jaraunsleek Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharko dute. Udalak agiri pribatuak onartzen ditu .
Higiezin baten jaraunsleak edo higiezinaren gaineko eskubideren bat eratzen dutenak, edo horien ordezkoak.
Urte osoan irekita.
Sei hilabete, heriotza egunetik kontatuta. Interesdunak eskatuz gero, epe hori urtebetera luza daiteke.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga, hirilurreko nahiz landalurreko ondasun higiezinen zerga eta zaborrak bildu eta suntsitzeagatiko tasa
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga - Eranskina (titularrak)
Jabetza eskrituraren kopia (salerosketa, jaraunspena, epaia ...).
Heriotza-ziurtagiria.
Azken nahien ziurtagiria.
Testamentuaren kopia (halakorik bada).
Familia-liburuaren kopia.
Jaraunsleen identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea ...).
Heriotza-ziurtagiria.
Etxebizitzan erroldatuta dauden oinordekoen errentaren edo diru-sarreren aitorpenaren kopia (heriotzaren aurreko urtekoa).
Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.
Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.
Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Gainera, interesdunek eskatuz gero, kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak ere egin ditzake.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.