Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Zangak irekitzeko baimen-eskaera
Zangak irekitzeko obra-baimena eskatzea.
- Ur hornikuntzako eta saneamenduko zerbitzuen kasuan, interesdunek eskatu beharko dute baimena.
- Elektrizitateko, gaseko eta telefonoko zerbitzuei dagokienez, enpresa hornitzaileek eskatu beharko dute baimena. Erabiltzaileek jo beharko dute enpresa horietara baimena formalizatzeko.
- Eskatzailea pertsona partikularra bada, obrek zein kanalizaziori eragiten dieten ikusi eta horren arabera, Iberdrola, Telefonica, Gasnalsa, Enagas, Amvisa edo beste enpresaren batekin kontaktuan jarri behar da. Ondoren, obrak egiteko enpresa horien adostasuna aurkeztu beharko du.
- Obrak hasi aurretik, une horretan erabakitako fidantza ordaindu behar da.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Lerrokadura eta sestren akta. Lotune berria egin behar bada, akta hori Vitoria-Gasteizko Udalaren Topografia Atalean eska daiteke San Martineko Udal bulegoetan.
- Aurrekontua. Baldin lubakia emandako beste obra-baimen baten barruan badago, hauek ere aurkeztuko dira: obra-baimenaren kopia, eta eskabideko lotuneari dagokion aurrekontu partidaren kopia.
Dokumentazio gehigarria
- Ur hornikuntzaren kasuan: AMVISAren baimena eskabideko lotune puntua baliozkotzeko.
- Saneamenduen kasuan:
- Lur sailaren kokaleku planoa.
- AMVISAren baimena eskabideko lotune puntua baliozkotzeko.
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.5 epigrafean jasota dago.
- Espazio Publikoaren eta Ingurumen Naturalaren Zerbitzuan obrak hastean plaka ematen da.
- Urtebeteko bermealdia.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.