Orrialdeari buruz

Vitoria-Gasteizko udalerrian nekazaritzako produktu ekologikoa produzitu eta banatzeko sektorean enplegua sortzeko laguntzen deialdi publikoa eta oinarriak

Trámitea(k)

  • Epemuga:

    Vitoria-Gasteizko udalerrian 2026an nekazaritzako produktu ekologikoa produzitu eta banatzeko sektorean enplegua (nekazaritzan langabeen kontratatzea eta lehen sektoreko enpresen garapena bultzatzea) sustatzeko dirulaguntzen eskaera.

    Tramitera joan

Oharrak

  • Laguntzak konkurrentzia sinplearen bidez emango dira.
  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • Diruz lagunduko dira 2025eko abenduaren 16tik 2026ko ekainaren 30era bitartean, biak barne, sinatzen diren kontratuak.
  • 2025eko abenduaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.

Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.