eseu


Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen agirien kopiak eskatzea

Polizia-agirien kopiak lortzea: jarduera-txosten, istripu edo trafikoarekin loturiko beste batzuenak, Koordinazio Polizialeko Zentraleko (CECOP-092) fitxenak edo Udaltzaingoaren beste txosten batzuk. Baita Prebentzio eta Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren atestatuen kopiak ere. 

Pertsona fisiko edo juridikoak, Udaltzaingoaren edo Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren jarduerekin zerikusia edo interes legitimoa dutenak.

Ohar garrantzitsua: Aseguru-erakundea, artekaritza edo abokatua kontratatu bada, baliteke dokumentu beraren kopia-eskaera aurkeztu izana. Izapideak tasa bat ordaintzea dakarrenez, abian den eskaerarik dagoen galdetzea gomendatzen da dagokion tasa aurrezteko.

  • Eskaera eredu espezifikoan egitea, betiere norberaren identitatea eta gaiarekin duen zerikusia egiaztatuta.
  • Dagokion tasa ordaintzea.
  • Ez da egingo epaitegietara bidalitako agiriren kopiarik, prozedura judiziala amaitua dagoela egiaztatzen ez bada.
  • Eskabidean bertan harremanetan jartzeko bide eraginkorren bat adierazi behar da (posta elektronikoa, telefono finkoa, sakelako telefonoa,...).

Urte osoan irekita.

  • Norberaren identitatea egiaztatzea (NAN, AIZ, gidatzeko baimena, pasaportea edo antzekoa), baita norberak kopia eskatzen duen gertakari dokumentatuarekin duen harremana ere.
  • Ordezkari baten bidez jardunez gero, inplikatutako pertsonaren nortasun-agiriaren kopia eta berariazko baimena edo ahalordetzea aurkeztu beharko dira. Ezinbestekoa izango da, bai eskabidea aurkezteko, bai igorritako kopia jasotzeko.

Tasa Ordenantza Fiskalen 6.14 epigrafean jasota dago.

Eskabideak gehienez hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira, Udalean Sarrera-erregistroan egiten denetik zenbatzen hasita.

Eskatutako kopiak eskabidean adierazitako bidearen bidez bidaliko dira (ahal dela, modu telematikoan):

  • Telematikoki, kopiak "pdf" formatuan emango dira, eskaeran adierazitako posta elektronikora.
  • Aurrez aurre, kopiak Herritarrei Laguntzeko Bulegora bidaliko dira, jasotzeko adierazi den bulegoan eskuragarri egon dadin.

Jasotako kopiaren zuzenketa

Jasotako dokumentuan akatsen bat edo ez-egiteren bat antzemanez gero, honako eskabide orokor bat hau beteko da, eskaera nagusiaren erregistro-zenbakia aipatuz. Zuzenketa horrek kostu handiagoa duen dokumentu-mota bat sortzen badu, Ordenantza Fiskaletan jasotakoaren arabera ordainduko da.

Informazio gehiago

Ez da eskatutako informazioa emango, baldin eta horrek kolokan jartzen badu, hauetakoren bat: segurtasun publikoa, lege-hauste penal, administratibo edo araubidezkoen prebentzioa, ikerketa eta zigorra; aldeen berdintasuna prozesu judizialetan edo babes judiziala; zaintze, ikuskatze eta kontrolatze zeregin administratiboak; sekretu profesionala; konfidentzialtasun- edo sekretu-bermea erabakitze prozesuetan; ingurumenaren babesa; eta, oro har, abenduaren 9ko Gardentasunaren, informazio publikoaren eskuragarritasunaren eta gobernantza onaren 19/2013 Legean adierazitako gainontzeko mugak.

Saila: Segurtasuna

Zerbitzua: Udaltzaingoa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.